kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Orrialdeak / Andres Urrutia / Labayru, 1992

Bizkaia maitea (II) Itxaro Borda / Argia, 1993-06-06

Hitza, orano, hitz beit da gure artean, Andres Urrutia bizkaitar idazlearen “Orrialdeak” izeneko ipuin bildüma aipatüren dügü egüngo saioan. Labayru Ikastegiak agertzen düan Galburua ildoko hamabigerren üztareki datoz “Orrialdeak”. Eta, gure ustez, gostüak gostü, argitalpen sail hortan ba da zer irakurri.

Andres Urrutiak ez dü nahi izan libürü “normal” bat kometitü: gaurkotarzünez apaindü geiak baztertü dütü, eta fantasia, zonbaitetan krüdelaren kontakizünak eskentzen deizgü. Ondoramenez, aitortzekoa dügü, “Orrialdeak” ipuin zaharrekilako azkazgo zerbait ba duela, arabiar edo asiatar aide bat, fabulak direla ausartzen ez girelarik, ürrentzean “erakaspen moral” ez beit düe. Erakatsi gogo dü Andres Urrutiak, bizitzea errota erraldoi bat dela, destinüaren menpe, lehertzen gütüan eta aldi berean idekitarzün amiñi bat düan errota bat.

Bizkaitarraren ixtorioek hargatik, bizitzako güne beilenak hünkitzen dütüe, leitzean halako min sendimentüa sortzez: heriotzaren ülüna, hürrüneko bidajeak, gerlako trahitzeak, Gernikaren süntsitzea; atzoko eta biharko hitzetan bildürik dira, nanas-mahas. Andres Urrutiak, hitz izkribatüa abia-püntützat hartzen düalarik, “Orrialdeak””etan, idaztea bera, esperientzia “fantastiko” baten gisa papereratzen zaigü.

Peru Abarka nekez sar litake Andres Urrutiaren leihorik gabeko edo leiho gütirekilako ipuinetan, bena, halarik ere, Txinako lürralde majikoak egokiak lirateke, erromantiko elibaten arrats apal epelen betetzeko. Imagina dezakegü Peru Abarka aski erromantikoa zela!

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak