Ispiluak / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1993
Ispilu jokoak Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-05-30
Ez dira asko literaturazko sorkuntzaren arloan berrargitaratzen diren euskal liburuak. Gure osasun-egoeraren adierazgarria ere bada, bestalde, urritasun hori. Edo lehenago ez dugu onik egin, edota euskal autoreek ez dute belaunaldi biren kontsentsua erdiesten, ez dakit arrazoi biotariko zein ote den egoeraren erruduna. Kontua da gaurkoan liburu berrargitaratu baten aurrean gaudela, hots, gakoa argitzen hasteko abagadune apal batean.
Mikel Hernandez Abaituak, zeinaren azken liburua “Etorriko al haiz nirekin?” eleberria den, “Ispiluak” izeneko hau argitaratu zuen 1985ean, Hordago jada desagertuan. Itxura denez, liburuak ez zuen merkaturatze onik izan. Oraingoan aldiz, Elkarren eskutik irakurlego zabalago baten irispidean izango delarik, literaturtasuna alde guztietatik darion ipuin bilduma inportante honetaz atsegintzeko era izango du euskal irakurlego berriak, hots, azken hamar urteotan sortu denak.
Ispilua den irudi sinbolikoa baliatuz, literaturaz eta errealitateaz diharduten alegiak, narrazioak, eskutitzak eta beste eraiki zituen Hernandez Abaituak liburu hau osatzen duten hamazazpi piezetan, laburretik luzera neurri eta erregistro aunitzetan garaturik. Pieza bakoitzaren atalburuan ezarri dituen aipuek egileak literaturgintzaz gogoeta egin gura duela adierazten duten moduan, bere eskutik datozenak argi uzten dute gizarteaz erreflexionatzeko grina etikoa.
Mikel Hernandez Abaituaren liburua une egokian datorrelakoan nago, duela hamar urte euskal literaturan zebilen auniztasuna likidatu eta jokaera bakar batera murrizteko joera dagokeenean. Eta, noski, soziologiagatik barik literatur balioengatik irakurri ohi dugunez, horretan ere ez dio hutsik egingo liburuak literatura ispilu jokoa delakoan dagokeenari.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui