kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Berlin Alexanderplatz / Alfred Döblin (Anton Garikano) / Ibaizabal, 2000

Hiri mosaikoa Javier Rojo / El Correo, 2001-06-12

Gizon gazte bat (Franz Biberkopf du izena) kartzelatik irten da, han hilketa batengatik zenbait urte pasatu ondoren. Berlinera joan eta bere asmoa aurrerantzan bizitza berri bati ekitea da. Hauxe da Alfred Döblin idazle alemaniarraren (1878 -1957) “Berlin Alexanderpatz” izeneko nobelaren abiapuntua, 20ko hamarkadaren azken urteetan gaude, eta Berlin izeneko hiri hura mosaiko nahasi eta ulertezina izango balitz bezala aurkezten zaio irakurleon begiradari. Inguru honetan pertsonaia bizirauten saiatzen den neurrian, konturatuko gara hori egitea ezinezkoa izango zaiola, egiten dituen ahalegin guztiak gorabehera, hondoratze prozesu batean sartuta dagoela infernuratze batean, alegia. Gauzak honela, idazleak hiri horren aniztasuna erakutsiko digu.

Marjinazioaren mugen inguruan dauden pertsonaiak nagusi izango dira istorio honetan, testu aberats eta konplexu batean, non denetariko osagaiak ere sartzen baitira, nobelak bestelako diskurtsoak integratzeko duen erraztasuna erakutsiz. Narratzailearen aldetik ironia eta batzuetan zinismoa ere ez dira falta eta istorioa amesgaizto edo eldarnio baten indarrarekin agertzen da askotan. Gerren arteko nobelagintza espresionistaren eredu klasikoa da, azken finean.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak