« “Maria” amona asko dira | Ttu egin zuen »
Imajina ezazu Euskadi Sariak / Askoren artean / Central Hispano, 1993
Euskadi topiko eta sinplea Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1993-02-21
Sariketa literarioei buruzko polemikak isilduak direla dirudi aspaldi luzean. Dena dela, argi dago zer kritikaturik ez dela falta, gai hau aipatzen hasiz gero. Banketxe “hispaniar” batek antolatutako “Imajina Ezazu Euskadi” sari honetaz ari naizelarik, esan dezadan oso susmagarria iruditzen zaidala, alde guztietatik.
Zein diren alderdi horiek? Bada, batetik betikoak daude: etxe antolatzailearen publizitatea egitea artisten sustatzea baino garrantzizkoagoa dela nabarmenegi agertzen da; saritutako lanen argitalpena, berriz, oso itxia, hots, batere zabalkunde eta promoziorik gabe egina, eta zentzu handirik gabekoa gainera, arlo eta hizkuntza guztietako lan sarituak liburu bakar eta mordoilo samar batean ematen baitira argitara… Bestetik, “Imajina ezazu Euskadi — Imaginate Euskadi” izenari dagokionak daude, hots, sariketa honenak bereziki. Lehiaketari izenburu hori emanez, Euskadi delako horrekiko kezka bizi dutela “saldu” nahi digute antolatzaileek. Hala balitz, kezka hori benetakoa eta sinisgarria balitz, justifikatua legoke agian artistari bere askatasuna mugatu eta bene lanaren bidez, nola edo hala, Euskadi —edo Euskal Herria— imajinatzen saiatzeko eskatzea. Arte plastikoetan saritutako hainbat lan ikusita, ordea, Euskal Herriari —edo Euskadiri— buruzko ikuspegi topiko eta sinpleegia ez ote den hobesten ari iruditzen zait. Ideia polita izan daiteke “Euskadi imajinaraztearena” baina bidegabekeria askoren iturburu ez ote da lehiaketako sariak erabakitzeko irizpidetzat hori hartzea, lehiaketak oro har, bestela ere, nahikoa bidegabekeriaren iturburu direla kontuan hartuta?
Gaizki esanak barkatuko eta ongi esanak gogoan hartuko zaizkidalakoan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi