« “Sisifo maite minez” | Hiri mosaikoa »
Ipuin errotikoak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2001
Zaindariaren erroak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-06-09
Karlos Linazasoro, inor oraindik horretaz konturatu ez bada diot, liburuzaina da T. hirian. Eta T. hiria edozein hiri izan zitekeen, baita K. hiria ere, baina ez da edozein hiri, ezta K. hiria ere. T. hiria T. hiria da, aparta eta berezia, tradizio handikoa, hala literaturan nola bestelako artelanetan, bereziki…, ez dezadan xehetasunik gehiago eman. T. hiria ordea munduan ezaguna bada, beste hirien artean jakina, liburutegi eder bat duelako da, eta edertasuna aipatzen badut ez da bere zentzu estetikoan, bere etikotasunean baizik… Eta liburutegi bakoitzak bere liburuzaina duenez, edo, bestela esanda, liburuzainik gabeko liburutegia ez dagoenez, birtuala, oraingoz behintzat —gerora ikusiko baitugu zenbatean dagoen gaztaina horrelakoetan ere—, izan ezik.
Karlos Linazasoro, T. hiriko liburutegiko liburuzain txit ohoregarriaz gainera, idazle da. Egia da liburuzain den edonork ez duela gehiegi pentsatu beharrik heldutasunean zer izango den jakiteko. Ezagutzen ditut nik liburuzain paperjaleak, liburuzain paper-marrazkilariak, liburuzain paper-zikintzaileak, liburuzain paper-irudigileak (hegazkinak eta ahatetxoak egiten trebeak), liburuzain paper-erretzaileak (zigarroak bailiren noski), liburuzain paper-lapurrak eta liburuzain idazleak. Azken hauek uste baino ugariagoak dina, izan ere, hainbeste liburu eskura eduki eta nor ez da ausartuko apal bateko bat hartu eta haren lerrorik ederrenak arkatz finez koadernora eramatera, igalirik ederrenak zuhaitz batetik etxeko apalera eramaten diren bezala? Karlos Linazasorok, ordea, bestelako bidea egiten du. Lehendabizi inori ez ezeri begiratzeke idatzi, eta gero liburua berak zaintzen duen liburutegiko apal batera eramaten du. Gero leihoa iretzen dio, liburuak hegan egin dezan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez