kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hamazazpi hilabete Afrikako bihotzean / Xabier Iratzeder / Elkar, 1992

Literatura ez al da Iratzederrena? Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1992-03-20

Elkar etxeak argitara berri du Xabier Iratzederren “Hamazazpi hilabete Afrikako bihotzean (1987-1988)”, sail berri bati hasiera emanez: “Pertsona eta sozietatea”, hain zuzen ere, zeinaren sortzaile eta zuzendari Joxemartin Apalategi antropologoa bait da.

Liburuak 97 orrialde dauzka eta 83tik 94rainokoak kasik zuzen zuzenean izan daitezke P.S., hots, “pertsona eta sozietatea”. “Literatura” al da gainetikoa?

R. Barthesek zioen literatura ez dela zeinu sistema besterik, beraren izatea ez datzala mezuan, (konnotazio) sisteman baizik.

Iratzederrek, modu autobiografikoz, orain aldian eta egunkari gisa idazten du. Afrikan izan da (“hic sunt leones”) baina ez du ikusi lehoirik, ez elefanterik. Polisindetonak eta elipsiak gurutzatzen ditu, afrikarrak (labur) erretratatzen (hainbat alditan —oh, sikiatrok!— Andradena Mariaren itxura miresten du), gaztetako autobiografia tartekatzen digu, besteek errelatatzen diote Polizia Belokeko fraidetxea inguratzen aritu dela, Bidarten bila, herritarrak ez diren aditz formak darabiltza, kiasmoak sortzen ditu (“orotatik urrun eta Jainkoari hurbil”), Natura Panteista zaharrek bezala gozatzen du…

Rococoak euskaraz eman duen fruitua dirudi: Naturaren gauzarik singleenez maitemintzen da (“Baso bat ur, zer gauza!”), “fêtes champêtres” hoiek delikatezaz begiratzen ditu eta, guztien gainetik, preziosimoa eta dotorezia, erotismo sublimatu horrekin.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak