kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Pongoren ametsa / Jose Maria Arguedas (Jose Manuel Bujanda) / Pamiela, 1991

Arguedasen ametskaiztoa Juanjo Olasagarre / Argia, 1992-03-29

Aisa litzateke paralelismoak egitea. “Bazterreko kulturak” eta euskaldunok badakigu jakin asko horretaz. Baina hala ere ekidin egin behar da nahiz liburua leitu ondoren analisiak berez sortu. Jose Maria Larreak liburuari egindako hitzaurre esanguratsuan bi kulturen borrokaren paradigma gisa agertzen da Jose Maria Arguedas idazle peruarra. Arrazaz zuria izanik zoriaren gurariz ketxuar jendearen artean hazi zen hamalau urte arte, ketxua besterik ez zekiela hiritartu zen arte. Ikertzaileen ikuspuntuari ekidinez, ketxua zen Arguedas, ketxuak idatzi zituen gazteleraz haurtzaroan bizi izandako mundua eta mundu bera horren suntsidura isladatuz, bere haitan bi kulturetako partaidea izateak sortzen zion gatazkak bere buruaz beste egitera eraman zuen arte. Paralelismoak berriro? Izan ere gazteleraz gain idatzi zuen Jose Maria Arguedasek ketxuaz eta liburu hau da horietako adibide bat. “Pongoren Ametsa” ez da liburu bateratu bat, ez duela nobela edo osotoro pentsatutako poema liburu baten orokortasuna gordetzen alegia, ez, poema, kantu eta ipuin batez osaturiko liburua da ordea, hala ere gaiak ematen dio liburuari osotasuna: ketxuar jendea eta beren suntsiduraren aurrean sortu jarrera.

Tupac Amaru-ri egindako ereserkia non gorrotoaren legeak sortzen duen esperantza, ausartu beharrean gara, gure herria, gure lurra zinez gurea izan arte, exilioa hirira jeitsi beharra, kondor ikuskera hegatiarra lurra kantatuz, gizonaren neurriko kosmogonia sortuz, borroka beharra, pongoren ametsa (pongok etxe handiko morroia esan nahi du), zeinetan amaiera harrigarri batez erakusten baita garaitzak hutsalak direla, gazteleradun kulturan izena jarriz errealitateak atzipez daitezkeela uste duteneko doktoreei deia eta liburu guztian zehar kultura nagusiarekiko kritika zorrotza ketxuar jendearen bizitzari kontrajarriz.

Borroka literatura edo lekukotasunarena. Ez da hau liburu handi bat, ez da obra borobil bat, poema xume, ereserki eta ipuin batez osatutako liburua da, baina gaur unifomlitatearen kultura honetan indio zuri batek bere oinazearen garrasia oihukatzen du, eskua daukana kantatuz, gogoratuz irabazleak suntsitu zuten bilketa xumea eginez.

Luma bat aidean. Egun 92 honetan zeinean saldu nahi duten Mendebaldeko kulturaren nagusigoa, Expos eta mespos jantzirik, kultura topaketa deituz suntsidurari, inperioaren fastotara itzuli nahi dutelarik, suntsidura benetazkoa dela erakusten den luma aidean da liburu hau, “kultura topaketa” tupust egitea izan zela ketxuarrentzat bederen.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak