« Errealismo berriaren bila | Bizi egin behar »
Argiaren barne-distantziak / Imanol Irigoien / Erein, 1989
Argia eta itzala hizlari Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1990-12-22
Bere lehen liburua eta oraingoz bakarra izanda ere, berehala harrapatu nauen idazlea izan da, besteak beste, poesia pintura bezain maitea dugunontzat, poesigintza mota hau ezin aproposagoa suertatzen delako.
Izenburua “Argiaren barne-distantziak” izan arren, itzala era agertzen da, itzalik gabe ez bait dago argirik, eta horrela, biak, aurrez-aurre batzutan, eskuz-esku bestetan, protagonistak dira, eta haien ahotik eta bidetik agertuko dira gainontzeko gaiak: bizitza, heriotza, denbora, espazioa, gizona… Tentsio landuan eta ardatz tinko baten inguruan batasunez moldatuak.
Landuak, baita, hiztegia eta adjetibazioa, batez ere, koloreekin zerikusirik duren hitzei dagokienez. Batasunez moldatua, baita, bizitzaz eta munduaz ematen digun filosofia.
Honetaz gain, inpresionismoa eta sinbolismoa.
1988ko Lizardi Saria eskuratu zuen liburu honetan, inpresionismoak zirrara desberdinez adina pintzelada erakargarriz zipristintzen du irakurketa, eta kolorez blaitzen.
Sinbolismoak beste dimentsio batean sartzen gaitu, mezuaren esanahia interpretazio zabalagoetara hedatzen duelako. Beraz, tradizio sinbolista jori baten aztarnak antzeman daitezke orrialdeetan zehar, han hemenka ageri diren zitak lekuko. Horregaitik, bada, daraman zama sinbolista garrantzitsua dela esango nuke; argia bera ere bai, gauza askoren sinboloa izan daitekeelako.
Guzti honegaitik, eta irakurleak (poesiaren irakurle fina bada, hobe) irakurri ahala aurkituko duenagaitik, Imanol Irigoienen liburua gomendatzen dut.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez