kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Negu batez Mallorcan / George Sand (Miren Arratibel / Aintzane Atela) / Ibaizabal, 1999

Mallorcaren lilura Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-09-09

Joan zen mendean, itxura denez, modako jarri zen Espainia. Iraultza egin zuen Europan toki basa eta arrotza zen, ikusgarria, ezezaguna, Afrikatik gertu, iluna. Espainiari buruzko “kondaira beltz”ak ez zuen asko lagundu, egia esan. Jende askorentzat eta intelektual batzuentzat Espainian edozer gauza gerta zitekeen, sinesgaitzena bazen ere. Andaluzian, bidelapurrek bidaiariak jan egiten zituztela esaterako. Hala dio, behintzat, Jan Potocki jaun kondeak Manuscrito encontrado en Zaragoza liburuan. Bidaiari guztiak ez ziren hain esajeratuak izan, baina Espainiaren toposa indartu egin zuten. Mérimée (George Sanden maitale izana), Gautier, eta beste asko aipa daitezke. Edo Victor Hugo bera… Bidaiaririk gehienak, joan zen mendean, ingelesak ziren, Borrow Biblia-saltzailearen eta Ford-en jarraitzaile. Frantsesak ere etorri ziren, Pirineoek liluraturik, emozio berrien bila. Horietakoa zen George Sand edo Aurore Dupin jaiotza izenez. Chopin musikagilearekin etorri zen Mallorcara 1838ko neguan. Negu horren kronika aparta da George Sand-en hau. Garaiko liburua da, uhartearen deskripzioak (aski zehatzak) idazten ditu, batez ere, baita bidaiari buruzko iritzia azaldu ere. Mallorcarren bizimodua ere ongi deskribatuta dago, eta idazleak garbi uzten du haiengan ikusten duena. Bidaiari bate eskertu behar baitzaio ikusten duena kontatzea eta garbi gainera, kontaera gozatu gabe. Ez, George Sand-ek ez zituen oso maiteak mallorcarrak; zakarrak, alferrak, diruzaleak aurkitzen zituen. Mallorcarren diruzalekeria topikoa baita, aspalditik gainera. Egia da, bestalde, Mallorcan gosea pasa izan dela ia oraintsu arte. Baina uharteko paisaia izugarri atsegina zuen. Eta hori antzematen da. Benetan hunkigarri eta aberatsak dira George Sandek egiten dituen deskripzioak. Horregatik, beharbada, saltzen dute liburua turistentzako dendetan.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak