kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gezurrak, gezurrak, gezurrak / Iban Zaldua / Erein, 2000

Eguneroko istorioak Javier Rojo / El Correo, 2000-08-16

Liburu hau irakurri nahi duen irakurleak kontuan hartu behar du hogeita sei ipuineko bilduma baten aurrean dagoela; hots, istorio asko kontatzen zaizkiola liburu horretan eta, beraz, gustokoren bat aurkitzea erreza zaion bezala, bestelako istorioekin ere topo egin dezakeela. Hau da, Iban Zalduaren Gezurrak, gezurrak, gezurrak liburu irregularra dela. Istorio batzuk topikokeriatik oso hurbil dauden txantxak baino ez dira, irakurtzeaz batera oso nabarmen gertatzen den amarru batez eginak. Ipuin hauetan idazleak Euskal Herri topiko bat aukeratu du paradoxan oinarritzen diren istorio batzuk sortzeko. Dena dela, zer da gaur egun Euskal Herri topikoa? Jakina, urrun daude ohiturazko literaturaren oinarriak ziren baserri eta marinelen herri idilikoak. Gaur egungo Euskal Herri topikoa atentatuena eta kale borrokarena da. Diferentzia honek, ordea, ez digu izkutatu behar bata bezain marko topiko-kostunbrista dela bestea. Askoz interesgarriagoak iruditu zaizkit oroimenean oinarritutako istorioak, oraingo errealitatearen eta aspaldiko ilusioen arteko aldea, denboraren pausuak sortutako zaurietan azaldua, agertzen baitute. Liburua, beraz, desorekatua da nire gustorako eta irakurlearekiko konplizitatea gehiegi bilatzen du.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak