« Maitale ezezaguna | Tximeletak bezalako hitzak »
Hamabi galdera pianoari / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 1999
Prosa goxua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-04-15
Aspalditik nuen liburua etxean; irakurtzeko irrikitan nengoen arren, zerbaitek eragozten zidan liburua esku artean hartu, ume txikiak hartzen diren bezala, eta orrialdez orrialde letretan dagoen mapa irakurtzea (liburuak ere mapak baitira, ume-begiz irakurtzen jakinez gero noski); indar ezkuturen batek uzten zion liburuari zegoen tokian, ume txikia gelako bazter batean zigorturik bezala. Esan beharra dut, idazleak esanda seguruago, banekiela liburua tristea zela, maite-maitea den pertsona baten heriotzak ekarritako min ondokoan idatzia. Azkenean, ordea, liburua bere tokitik askatu nuen eta umea ere orduantxe libratu zela uste dut.
Kontu asko daude bertan, ahots asko elkarren ondoan denak, baina ez elkarren gainean nagusitu nahian, elkarri tokia kendu nahian. Gurasoen ahotsak (amarena oroitzapenen mundu argira ekarria); aitaren ahots neke samina, minaren iragazkitik igaro ondoren, mina bezala, haur-mina bezala, garbi eta aratz, minaz gainera beste aitzakiarik ez duen min mingarri eta minkor, min gogor bihurtua; hamalau urteko neska baten ahotsa, egunerokoa idazten baitihardu, egunero errealitatearen mundu kolorgetik oroitzapenen koloretsura doa aurrera-atzeraka, estropozo eginez batzuetan. Eta pianoa, musika. Eta hamalau urteko neska pianoari galdezka. Hamabi galdera hamalau urteko neskak pianoari; hamabi galdera irakurleari, eta galdera bakoitza minaren aurka doa, itsasargiak laino sarria bezala minaren lanbroa zulatzen du.
Elemendu horiekin guztiekin eleberria antolatu du Juan Kruz Igerabidek. Poesia hartu du mina leuntzeko eta gozatzeko, poesiaren tanta mehe finez busti ditu liburuaren bazterrak, itsasoaren zipriztinek itsasondoko errepidean zehar doazen autoen kristalak bustitzen dituzten bezala. Prosa poetikoa, poesia laua, Juan Kruz Igerabidek eskaintzen diguna, poesia maite dugunontzat opari gisa, hausnarketa sakonak maite dugunontzat argibide.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez