kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre / Elkarlanean, 1999

Errealitatea eta magia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-10-23

Sekulakoa egin zuen Koldo Izagirrek Agirre’tar Nikola, miliziano zaharra, ezizenez “Metxa”, asmatu zuenean. Hasieran gazteek-eta irakurtzeko egin bazuen ere, jakina denez gazteek irakurtzen dutena helduek ere irakur dezaketela, eta alderantziz ez beti, gazteentzako jakiak ere helduentzakoak ere baitira, eta alderantziz ez beti, hala, Agirre’tar Nikola, miliziano zaharra, “Metxa” ezizenez, misiolari sartu da. Misiolari hitza esan dut, zalantza askoren ondoren esan ere, ez baita guk ezagutzen ditugun misiolari horien antzekoa, ez baita hemendik Afrikara edo Ameriketara joanik, hango biztanleei eliza txit katolikoaren egiarekin batera, askatasunaren teologia edo beste zernahi irakasten diharduten gizon-emakum miresgarri horien antzekoa. Ez, Agirre’tar Nikolari ez zaio besterik bururatu, kartzelaz kartzela ibiltzea baino.

Zer irakasten die, ordea, miliziano zaharrak presondegietan daudenei? Egia erakusten ote die? Zein egia? Ez, Agirre’tar Nikola ez da dogmatikoa, ez du sinesten egia bakarra denik mundu triste honetan. Egiaz haratago baitago, magiaren lurraldean kasik. Miliziano zaharrak askatasunaren ideia darama berekin, giza duintasunarena, eta hori irakatsi nahi die preso diren guztiei.

Nobela kubatar honetan (kubatarra da nire irudiko, izan ere, hizkuntza bera barroko samarra baita, eta erralitatea adierazteko erralitateaz beste egiten baitu, ez dakit nola esan), hizkuntza ederra erabili du Koldo Izagirrek. Batzuetan samur, besteetan garratz, euskara hori berez doa, kartzelaz kartzela, ziegaz ziega, ilusioaldi eta etsialdiak aurrean hartu eta eramanez.

Nobela polita da, baina Koldo Izagirreren gehienek bezala, mezua du barnean gorderik. Nobela politikoa da, nobela euskalduna, hemengo nobela, euskalduntasunaren eta aberriaren ideia dakarrena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak