« Narrazio sotila | Jon Mirandez »
Ibaia euri-erasotan bezala / José Luis Padrón / Euskaltzaindia/BBK Fundazioa, 1999
Maitasun-paisajea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-08-21
Poeta da Jose Luis Padrón. Poeta gisa bizi da, artista moduan alegia. Idazten duen oro poesiaz dago kutsaturik. Prosan (hitz lauz, filologoei kasu egitera) idazten duen guztiak ere poesiaren muinoak marrazten ditu errazago, hitz lauaren zelaiak baino. Poesiaz bizi daiteke, egia da, aire hutsez bizi daitekeen bezala, baina noiz edo noiz jan beharra dagoenez, ez da gaizki etortzen sariketa batera edo bestera aurkeztu eta irabaztea. Sari asko irabazia da José Luis Padrón. Liburu hau, esaterako, saridun suertatu zen. “Felipe Arrese Beitia Saria” irabazi zuen. (Suerteak zerikusirik balu saria irabaztearekin, loterian jokatzen dugun bezala jokatuko genuke halako jokoan. Ez, sariak irabazteko idatzi behar da lehendabizi, eta txukun samar gainera, epaimahikideei gustatu gero.) Ez, sari-irabazteak ez dakar abantaila haundirik, diruarenaz gainera. Kurrikuloa gizen dezake sariaren aipamenak, baina hortik aurrera… Lehen orrialdeko eskaintza ikustea nahikoa dugu liburuaren nondik norakoa zein den jakiteko. “Concetta Probanza Arrizabalagari: ni naizen hau zuregan sortzen eta desagertzen”. Amodioa da liburuko ardatz, liburua orrialdez orrialde aberats erara janzten duen soinekoa. “Ibai Beroak”, “Ibai Hotzak”, “Leihoa ireki duzu”, “Hustasuna”, “Euria” atalak dira amodioaren aitorpen bihurtu den poema liburu honetan. Niretzat maitasun-poemak dira aztertzen zailenak, izan ere gehiago dute zerikusirik sentimenduarekin poesiarekin baino. Esan dezadan, hala ere, egiazko poemak direla honako hauek, bizitakoak, ez fantasiari edo asmakizunari zor diotenak. Biziak dira, gainera, poemak irkaurrik bat (irakurlea alegia) maitasun-historia bateko partaide bilakatzen da, eta maitasun horren gora-beherak ikusten ditu, abian doan tren batetik paisajea bezala: ibaiak, lakuak, lurra, ekaitza, eguzkia…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi