« Karlistaldia | Maitasun-paisajea »
Hollywood eta biok / Javi Cillero / Alberdania, 1999
Narrazio sotila Javier Rojo / El Correo, 1999-08-18
Javi Cillero-ren liburuak isiltasunean ondo egindako lanaren adibidetzat har ditzakegu. Bagenekien gure artean dagoen itzultzailerik hoberenetakoa zela. Hainbat liburu dira honen froga. Baina orain, zalaparta handirik gabe, etengabeko lanean arituta, sorkuntza lanean ere interes osoa merezi duen idazlea dela frogatu digu. Hollywood eta biok narrazio liburua da. Gehienak oso narrazio laburrak dira, eskemak, irudiak, ia-ia narrazio proposamenak, soilak eta sotilak. Batzutan bi orrialde baino gutxiago duten narrazio hauetan, idazleak errealitatearen tolesduretan dauden zirrikitu beltzak erakustea lortzen du. Hau da, normalak diruditen egoeretan agertzen diren alderdi siniestroak nabarmentzeko gaitasuna erakutsi du liburu honetan. Honetarako, estilizazioa du bidelagun, teknika-estiloetan. Honelako narrazio laburretan funtsezkoena baino ez zaigu kontatzen, zeharkako itzulinguruetan galtzen ez den estilo zuzen baten bidez. Edonola ere, idazleak pertsonaiak edo egoerak gehiago garatu behar dituela ikusten duenean inolako oztoporik gabe gai da berrogei orrialdeko narrazioa egiteko, laburragoetan erakutsitako trebezia berberarekin. Adibide bat besterik ez aipatzeagatik, hor dago “Ez duzu ene aurpegia sekulan ahaztuko”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro