kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Txori erratuen bilera / Jose Luis Padron / Erein, 1998

Poetika xumea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-01-02

Denbora luzez zebilen Jose Luis Padron liburu hau taxutu nahian. Poema asko baizituen bilduta, poema asko idatzi baititu bere bizitzan, izan ere oso gazte hasi baitzen idazteko ofizio honetan (neure egiten dudan honetan). Sariak ere etorri ziren. Azkena, oker ez banago, Euskaltzaindiakoa. Baina maila apalagotik hasi zen, Pasaiakora-eta bere burua aurkezten. Lagunei esaten nien halakoetan, “urruti iritsiko da mutil hori, poeta-sena du eta”. Sena nahikoa ez denez, poesiaren ofizioan ikasi beharra ere baitago (bizitzaren ofizioan bezala), poliki-poliki lortu du Jose Luis Padronek poetika bat, bere neurriko.

“Eraman ezazu” izeneko poema argigarri samarra iruditzen zait. “Poema honek ez luke garai berri bat iragarri nahi. /Eta ez luke belaunaldi oso baten errealitate sozial, politiko eta kulturala/ erakutsi nahi ere. Ezta langile, ikasle, herriaren ahotsa izan ere.” Hitz horiek irakurrita badakigu zein ez diren poetaren asmoak. Ez du helburu jakinik, ez da harentzat edo honentzat idatzia, denentzat baizik. Poesia poesia berak zuritzen baitu bere ibilbidean, eta hitza hitzak berak, maitasunez edo sentimentuz esana denean.

Sentimentuz idatzitako poesia baita Jose Luis Padronena: poesia sentimentala neurri batean. Ihes egiten du poema handi-antza, burgoi, dena-esan-nahi horietatik. Poema xumeak dira askotan, muxu bat bezalakoak. Mundu txiki baten adierazle: “Muxu eman dizut, eta betiko galdu egin dugu;”

Bada beste alderdi bat, garranzitsua oso Padronen poetikan. Etika su izena.”Biografiaren kontrakoa” izeneko poeman adierazten digu zein den kezken artean kezkagarriena. Baita “Nik ez diot barrerik egiten” poeman. Edo-eta “Kezka larriz” izenekoak: “Kontzientzian erantzuna/ bilatu behar hau”. Liburua, esan beharra dago, irudi politez josita dago. Irudiak Concetta Probanzarenak dira.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak