« Hizkuntza eta kultura | Pentsamenduan aske »
Munduaren neurria - Arestiren ahots biblikoaz / Iñaki Aldekoa / Alberdania, 1998
Arestiren kontraesanak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-10-24
Ez dut ukatuko ugari idatzi denik Arestiri buruz. Nire buruak gezurrik esaen ez badit, beste edozein euskal idazleri buruz baino gehiago. Oraindik ere erreferentzia eta nolabaiteko ikur baita Gabriel Aresti denontzat, euskaldun izan ala ez. Onerako edo txarrerako, aipatu egiten dute. Eta ez da gutxi. Irakurri ere bai, boladaka. Irakurtzearena gorabeherak dituen ekintza baita.
Duela hilabete batzuk kaleratu zuen Inazio Aldekoak Munduaren Neurria izeneko liburu hau. Jatorriz tesi doktorala zen. Beranduago, tesi batek berarekin dauzkan koskak leundu ondoren kaleratu da, hain zuzen. Eta esan behar da Arestizalearentzat ez ezik, poesiazalearentzat ere interesgarria dela saio hau. Esango dut zergatik. Aldekoak darabilen metodua, edo lan egiteko modua, mundu orokorreko lainoetatik lur partikularreko sasietara doana baita. Bada alderantzizko bidea nahiago duenik, partikularretik orokorrera alegia. Bide biek dituzte bakoitzak bere abantailak, eta bere trabak. Orokorretik partikularrera joateko bide hori basaranak inbutu batetik sartzea bezala izan daiteke batzuetan. Tamainakoak soilik ateratzen dira bestaldetik. Baina partikularretik orokorrera joateko horretan, estutik zabalera doan bidea izaki, guk nahi ditugun guztiak sartzen dira.
Arestiren erlijiotasunaz mintzatzen da Aldekoa. Kristautasunaz, hain zuzen. Badakit bat baino gehiago harri eta zur eginda geratuko dela Arestiren kristautasunaz entzun orduko, baina halaxe da. Galdetuko dute : “Baina Aresti ez al zen komunista?” Hori adieraztera dator liburu hau, datu eta aipamen askoren laguntzaz. Aldekoak “ahots kristaua” eta “ahots biblikoa” erabiltzen ditu. Batak zein besteak gure kulturan indar handia izan duen fenomeno baten adierazle dira. Ez baitago mendebaleko izaera ulertzerik “ahots” horiek gabe.
Horretaz gain edo horrekin batera aipagarriak iruditzen zaizkit liburuko beste pare bat atal: “Aresti eta Bilbao” zein “Aitaren Etxea” deitutakoak. Eta Arestiren poemarik ezagunena aipatu dudanez, esan dezadan, bide batez, poema horrek lortu du poema on batek beretzat nahi lukeena: irakurlea bakoitzak bere erara interpretazea. Hori da poeta baten Olinpoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi