kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Esker mila, Marlowe / M.A. Mintegi / Erein, 1996

Marlowe, oroimenean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-02-01

M.A. Mintegiren liburu hau era askotan har daiteke, Raymond Chandlerri egiten zaion omenaldi gisa estaerako, Marlowe (Philip) idazle amerikarraren pertsonaia baita, ospetsua inondik ere, hainbat eta hainbat filmetan agertu izanagatik. Horrexegatik, gazte-irudimenean, Marlowe eta Bogart biak bat eta bera balira bezala azaltzen zaizkigu. Bogartek eman baitzion gorputza eta aurpegia Chandlerrek arima soilik eman zion pertsonaiari. Ez da alferreko hutsa liburuaren azalean Bogarten argazki dotore bat agertzea. Ez dakit nongo pelikuletakoa den.

Hala ere, liburua harantzago doan saioa da. Nobela bat da, nobela beltza hain zuzen, gure herrian eta gure kaleetan kokatua. Argumentua ez da zaila zehazten. Anaia hilda aurkitzen dutenean, ikertzen hasiko zaigu Mintegiren pertsonaia eta ezuste asko eta gora-behera ugarirekin egingo du topo. Droga-mundua, jende marjinatuaren bizimodua, jende errespetagarriaren zurikeria… horiek dira nobelako elementuak, bera girotu eta taxutzen dutena.

Niri, ordea, ez zait asko gustatu. Luzeegia iruditu zait kontatzen duena kontatzeko. Eta motelegia ere bai. Klase horretako nobela-egileak, Chandler, Ross Macdonald, Kaminsky eta abar, saiatu izan dira beti arintasuna ematen idatzitakoari. Horretarako elkarrizketetan oinarrizten dira batik bat: laburrak baina zehatzak, zorrotzak, gazi-gozoak… irakurleari pentstazeko astirik emateke. Akzioa batez ere. Mintegi oso luzatzen da elkarrizketetan. Erretorikoak egiten ditu askotan, lagungarri izan beharrean baino adierazgarri bihurtuz. Pertsonaiek den-dena esan nahiko balute bezala. Eta den-dena esate hori debekatuta zuten nobela beltzeko maisuek. Haiek zinemagilearen begeiz idazten zuten. Beharbada, horregatik egin dira hainbeste filme aipatutako nobela horiek oinarritzat harturik.

Bestalde, irudipena dut M. A. Mintegik bere baitako pentsamendu eta ideia ugari ez ote dituen isurtzen testuan. Batzuk, aitortzen dut, beharrezkoak dira, nobelaren nondik norakoa ulertzeko, pertsonaia sinesgarri egin dadin. Baina, noiz edo noiz, errepikatuagatik, sobreran daude.

Ez nuke esango, hala ere, nobela txarra denik, poliki-poliki irakurtzekoa baizik. Oso ondo idatzita dago, estilo enfatizatuegi batez, agian. Idazkerak ez du ez arazorik ez trabarik sortzen. Berez doana da, baina erritmoa, esan bezala, mantsoegia da nire gusturako.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak