« Lertxundiren izenean, guztion gizenean | Marlowe, oroimenean »
Urdaibaiko ipuin eta kondairak / Edorta Jimenez / Alfaguara-Zubia, 1996
Urdaibaiko istorioak Javier Rojo / El Correo, 1997-01-30
Edorta Jimenezek liburu honekin hain ondo ezagutzen duen Urdaibai ingurura eraman gaitu hango istorioak kontatzeko. Batzuk, Jaun Zuriarena adibidez, nahiko ezagunak dira eta eskualde horretan dute gertalekua. Beste batzuk inguru hartako tradiziotik hartuak dira. Liburua kontakizun desberdinez osatuta egon arren, nobela bat izango balitz bezala irakur liteke, kontakizun guztiok testuan nolabait lotuta agertzen baitira: alde batetik, fikzio-marko berean integratuta agertzen dira (ohar batzuetan oinarritutako ikerketa bat); eta, bestetik, guztiak aldez edo moldez itsasoarekin lotuta daude. Gazteentzako bilduma batean argitaratuta agertzen da liburua eta honek obra zenbait puntutan baldintzatu egiten duela ematen du, batzutan gehiegizko azalpenak ematen baitira. Dena den, azalpen horiek itsasoko hiztegi bereziari dagozkionean, eskergarriak izaten dira, irakurleak ez baitu gaiaren haria galtzen hiztegietara eta joz. Horrek, ordea, ez du esan nahi helduek ere ez dutela hango istorioekin gozatuko: Ahozko tradizioa (edo tradiziotzat ematen zaiguna) oso ondo jasotzen du eta testuko maila desberdinak, kontakizunen markoa, kondairak eta historia bera ere, ederki josita daude, irakurleari liburu interesgarri bat eskainiz.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero