« Ezkutuko historia | The until now new complete Irastorza »
Zure haragi bereko / Patxi Ezkiaga / Erein, 1996
Barnetik kanpora Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-06-01
Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren “Jon Mirande saria” irabazi zuen iaz. Orduan testu gehiago zuen, eta horrek ondorio bat dakarkigu burura: nola bitxiegile batek esmeralda edo harri eder bat hartu eta lantzen duen erabat neurriko izan arte, hala ari da idazlea etengabe testua berritzen, txukuntzen, fintzen, azkenean argitara ematen duen arte. Ez da perfekzio nahia soilik.
Poeta dugu Patxi Ezkiaga eta poeta gisa da, batez ere, ezaguna. Baina zer da poeta; edo hobe esanda, non hasten da poeta, eta non amaitzen? Zein du berezko geografia? Galdera sorta horri erantzun egokiak eman izan dizkiote poeta izan direnek. Poeta beti da poeta, baita prosazko lurraldeetan barrena abiatzen denean ere. Horretan, poeta peto batek idatzitako nobela ez da narratzaile peto batek idatzitakoaren antzekoa izango. Batak zein besteak kontatzeko grina bera badute ere, ikuspegia dute ezberdin. Eta literaturan oso garrantzitsua da ikuspegia.
Polita da Patxi Ezkiagak idatzi duen nobela. Elementu asko biltzen ditu bertara: poesia, batez ere, eta ez naiz hemen ari deskripzio bat poetikoa ote den edo ez; baizik ete poesiaren ezaugarriz hornitutako testuak dakartzala nobelak. Poesia, narrazioaren lagungarri gisa erabilia hain zuzen. Edo-eta, narrazioa, poesiaren eranskin. Elementu guztiak oreka natural batez antolatuta daude; ez nahasian, batak besteari traba eginez. Nobela batzuk baldin badira Brelen herrialde laua baino lauagoak, honako honek muinoak eta mendiak ditu, koska eta tontorrak, bai kanpoko paisaian nola barrukoan. barrutik kanpora mugituz, eta kanpotik barrura ibiliz. Inoiz ez geldi. Barrokoa esatera nindoan, eta ez dabil oker nobela hau, neurri batean, barrokoa dela esango duenak. Pentsamendu sakonak (mistizismoari buruz, poesiari buruz, literaturari buruz, denborari buruz), hizkuntza malgua, doinu barnekoi eta alegorikoa. Mundu metaforikoa azken finean, errealitatearen gordeleku. Nobela hau aberatsa eta irudikorra da.
Idazleak berak behin aipatu zuen nobela hau idazterakoan Hermann Broch zuela buruan. Baliteke Brochen eragina nabaria izatea nobelaren egituraketan; baina beti gertatzen dena da, ideia bat aldatu egiten dela burutik paperera pasatzerakoan, eta oraingo hau oso dela idazlearena, bere mundu propioaren adierazle eta lekuko isila, ez zalapartatsua.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi