« Inora gabe | Oroimen historikoa eta sentsibilitatea »
Ibilaldia/Itinerario / Juan Mari Lekuona / EHU, 1996
Bizitza beteko lana Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-04-27
Poeta dugu Juan Mari Lekuona. Hori ez dio gaur egun inork ukatuko. Poeta eta irakasle, hain zuzen, poeten belaunaldi bat baino gehiagoren gidari. Lortua du gizarteak poetei eskaintzen dien ospea (esan behar da poeta zahartuxe dagoenean gertatu ohi dela, erretiratzeko zorian dagoenean eskuarki). Hortik begiratuta, liburu hau (Ibilaldia/Itinerario) omenaldi gisa har daiteke. Eta halaxe hartua izango da. Baina hori baino gehiago da. Aspaldian kalea ikusi duen libururik politenetakoa baitugu. Lau liburu biltzen dira bertara: Mindura gaur (1966), Hondarrean idatzia (1973), Oihu ilunak espiralean (1979) eta Mimodramak eta ikonoak (1990).
Ez da Juan Mari Lekuonak bere bizitza luzean idatzitako guztia, baina bai, idazlearen iritzirako, seinalagarriena. Itzulpenak egin dituztenak hauexek dira: Inazio Mujika Iraola, Ernesto Martínez Diaz de Guereñu, Anjel Lertxundi eta Felipe Juaristi. Irakurri besterik ez konturatzeko Juan Mariren poesiak indarra eta grazia (magia) bi hizkuntzetan, euskaraz zein gazteleraz, gordetzen duela.
Izan ere, Lekuonaren poesia landua da oso. Gutxik eman diote euskarari, Lizardiren ondoren, Oihartzungo poetak eman dion malgutasuna. Musika bihurtu du hitza. Edo Xabier Letek esaten duen bezala: “Lekuonaren poesia eresi bat da, ez da barne-adierazpide soila; antzinatik datorren kantu zaharraren hotsik sakonenak dakarzkigun arnasgunea da”. Estetika zehatz eta konkretu baten adierazpide. Modernitatearen ezaugarriz betea. Poesia ere arte dela jakinik, Juan Mari Lekuonari ez baitzaio arrotz artearen beste edozein adierazpide. Kezkaturik agertu izan da beti pinturaren, eskulturaren aurrean. Ez ditu begi bistatik galdu euskal artistek egindako aportazioak. Baliogarri izan zaizkio bere lana tajutzerakoan; bere mundu mitikoa eraikitzerakoan. Aipatzekotan Oteizaren estetika aipatu behar. Baina ez da hura ere bakarra.
Liburuak bigarren zatian saiakera moduko testuak dakartza. Horietan guztietan Juan Mariren poesiagintza aztertzen da alde askotatik. Testuen egileak honako hauexek: Inazio Mujika, Ernesto Martínez Diaz de Guereñu, Anjel Lertxundi, Felipe Juaristi, Amaia Iturbide, Jon Kortazar, Patxi Ezkiaga, Joxe Austin Arrieta.
Seguru nago liburu honek muga bat jarriko duela, euskal poesiaren orainaren eta geroaren artean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro