kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bihotzerre / Patxi Zubizarreta / Elkar, 1995

Kutxa txikitan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-04-20

Elkar argitaletxeak tamaina txikiko liburuak argitaratzeari ekin zion, Ereinek lehenago egin zuen bezala. Modu oneko liburuak dira guztiak, merke samarrak, eta arratsalde bateko edo biko irakurketa ziurtatzen dute. Ez gehiago, orrialde kopurua ez baita handia oso. Hasi eta bukatu, horixe dute helburu. Asko irakurtzeko ohiturarik ez duen edo eta betarik gabe bizi den jendearentzat aproposa. Elkarrek bere sail txiki honetan argitaratu dituen liburuak hauek dira: Harkaitz Canoren Radiobiografiak, Patxi Zubizarretaren Bihotzerre,Edorta Jimenezen Hemen datzana da, Hasier Etxeberriaren Alajaineta, Pablo Sastreren Kontratua eta Xabier Mendigurenen Opor ezberdinak.

Patxi Zubizarretarena hartu dut aipagai, gaur egun euskal letretan dantzan dabiltzanetan interesgarrienetakoa iruditzen baitzait, batez ere gazteentzat idazten duenean. Irakurleak liburu polit bat irakurri nahi balu, har dezala Eztia eta ozpina. Ez zaio damutuko. Dena dela, liburu honetara bildu dituen ipuinak ez dira berez gazteentzat, nahiz eta gazteek oztoporik izan ez irakurtzeko orduan. Baina beste jenero bati dagozkionak dira. Hauexek izenburuak: Bihar ez diot amari huts egingo; Martxoak 7; Ametsa, gorputza eta eskutitza; Amodiozko zorabioa.

Ipuinak irakurri ahala, hitz batzuk etortzen zaizkit burura, mugarri gisa: Cortazar, ezustekoa, ametsa, desioa. Hitz bakoitzak ipuin bat definitzen du. Cortazar hitzak lehen ipuina, Bihar ez diot amari huts egingo. Omenaldi modukoa iruditzen zait, Patxi Zubizarretak Rayuela idatzi zuenari egiten diona. Martxoak 7 ipuinak badu berak ere giro antzekoa du: zita bat, ezusteko, patua jolasten pertsonaiekin, baina hondo-hondoan maitasun istorio bat, gauzatu ezin den pasioarena. Ametsa, gorputza eta eskutitza, triptiko bat da, hiru zatitan banatua alegia. Amodioak biltzen ditu hiru zatiak; hobe esanda amodiorik ezak. Amodiozko zorabioa, liburuko gordinena. Desioa dabil harat-honat pertsonaien artean nahastuz, haien adimenak berotuz, haragi izan nahian.

Ipuin hauetan ez du lortzen Patxi Zubizarretak gazteentzat idatzitako besteetako edertasuna. Ipuinak ondo idatzita daude eta egituraz zuzenak diren arren, (Patxi Zubizarreta oso estilista da) zerbait falta zaie. Ez dute uzten irakurri ondorengo liluramendurik. Zerbait falta zaie. Beharbada espazio gehiago beharko zuten. Estu geratzen dira, neurri handiegiko zapatak kutxa txiki batean bezala.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak