« Hausturak-Ahazturak | Gerla zibila eta euskal literatura »
Auskalo, Luk / Luis Haranburu Altuna / Elkar, 1995
Kontatzen denaren neurriko Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-04-13
Bi pertsonaia nagusi aurkezten dizkigu Luis Haranburu Altunak nobela honetan: Luk, batetik, Lukas Mari izen prosaikoaren laburpen efikaza; eta, Xu, bestetik, Jesus Mariren laburpena. Beste pertsonaia gutxi batzuk agertzen badira ere, hala Fani, Luken alaba, Xuren arreba, beraz, nola Ana, Luken maitalea, neska gaztetxoa, “Lolita”ren itzal. Pertsonaia nagusiak ulertzeko osagarriak dira, nolabait esateko.
Luken eta Xuren arteko harremanek erabakitzen dute nobelaren nondik norakoa. Luk, gizon ospetsu, konstruktore famatu, dirudun eta gauza gozo eztien maitale; sibarita, beraz. Xu mutil gaztea da, arduragabea, inoiz ezertarako ganorarik izan ez duena. Bi pertsonaien deskribapena zehatza da, baina gehiago du karikaturatik, errealitatetik baino. Arketipoak baino aregao dira. Pertsonaia deformatuak, El Grecoren koadroetakoak bezala. Komikiaren tankera ematen diote nobelari.
Kontatzen denak alegiaren eta adibidiaren lanbroa du, isil-gordeka mezuak ematen ditu egileak, munduaren bere interpretazioa isurrarazten du. Luk bere bizitza profesionalean irabazle eta handi-ipurdi denak porrota ezagutuko du bere bizitza pribatuan; porrot mingotsa, hain zuzen, bere neurrikoak ez diren lanetan sartzen denean. Luki aspaldi joan zitzaion gaztetasuna. Beste askori bezala neska gazteen maitasunean bilatu nahi du galdutako garaia. Hala ere, gizon adintsuei neska gazteen ametsak kalte egiten die. Neska gazteek, usoak izaki, lehentxeago edo beranduago, ihes egiten baitute. Alabak ere ihes egingo dio, aita konturatu gabe eta arduratu gabe. Semeak ere bere larrutik ikasiko du, gazte izatea ez dela txantxetakoa. Hobe dela ondo bizi, pentsatuko du, iraultzaren ametsetan murgildu baino.
Doinua, esango nuke, ez da ironikoa, komikoa baizik. Baina ez komikotasun sarkor, sakon lodi horietakoa. Axalekoa, baizik, Aitaren eta semearen arteko kontrapuntua isurian doa testuan, baina ez digu balio gaur egungo bi belaunaldien arteko borroka ezagutzeko. Aitaren autokonplazenzia handiegia da, haren utzikeria ere bai. Dena dela, ez dut uste aita-semeen arteko konfliktoa bere gordinean agertzea zenik idazlearen asmoa.
Beste alorrean, liburuak ez du inongo zailtasunik planteatzen irakurtzeko orduan. Estiloa arina da, arinegia apika. Dotorea ez bada ere, funtzionala da, kontatzen denaren neurrikoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez