« Maitasuna puzzle bat da | Maitasunagatik egin zuen! »
Sisifo maite minez / Laura Mintegi / Txalaparta, 2001
Sisifo maite minez Ana Unanue / Aizu, 2001-05
Istorioa: Aneren bizitza errotik aldatu zen Mikelekin maitemindu zenean.Atzean utzi zituen senarra, alabak eta jaioterria. Urte batzuen bueltan, etxera itzuli da Ane, eta psikoanalisiaren laguntzaz aurre egin beharko die iraganeko mamuei.
Hoberena: Laura Mintegik maiteminaren gaineko saiakera interesgarria osatu du nobela itxurako liburu honetan. Askotan esan izan da literatura ona dela mundua hobeki ulertzen laguntzen diguna. Kasu honetan esan dezakegu Mintegiren lana ona dela gure sentimenduak hobeki ulertzen laguntzen digulako. Mintegik maitasunaren alde guztiak ikertu ditu, eta horregatik harrapatzen du horren erraz irakurlea, ezinezkoa delako liburua irakurtzea norberaren esperientziaz eta sentimenduez gogoeta egin gabe.
Ahulena: liburuan bigarren mailan gelditzen dira egoerak, gertaerak eta pertsonaiak, mamitsuena, benetan interesatzen zaiguna, gogoetak direlako. Beste guztia euskarri materiala besterik ez da.
Esaldia: “Jakin aditza jokatu ezina da maitasunean”.
Galdera: zergatik dugu emakumeok sentimenduez hitz egiteko eta idazteko horren joera nabarmena? “Gizonak nekez hiltzen dira maitasunez; lokartu egiten dira lehenago”; dio liburuko pertsonaia batek. Horregatik ote?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi