« Modernitatea dela eta | Ilunetik ilunera »
Kontu zaharrak / Joxe Arratibel / Erein, 1995
Etxean entzundakoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1995-12-16
Joxe Arratibel ataundarrak liburu bat baino gehiago idatzi du, “kontu zaharrak” kontatuz. Orain, kontu horietako asko argitaratu ditu Erein argitaletxeak, formato berezian, Antton Olariagaren marrazkiak lagun dituela. Liburu honen sarrera moduan, Miel Anjel Elustondo azpeitiarrarekin egindako elkarrizketa luze bat ageri zaigu. Bertan, Joxe Arratibelek, bere bizitzako zatirik garrantzitsuenak argitzeaz gain, berak kontatzen dituen ipuinen jatorria aitortzen digu: “Aitagandik jaso nituen, beharbada, inportanteenak: ‘Txerri Beltza’, ‘Ehiztaria eta bi txakur”, Etsai Zaharrenak… Beste batzuk amarengandik, auzoko batengandik… Beste batzuek, berek ikusi edo bizitakoak bezala esaten zituzten. Esate baterako, Aingeru-goardakoarena”. Dena dela, ipuinen zerrenda ikusirik, garbi dago iturri bat baino gehiago dutela, izanez ere, zenbait ipuin Europako tradizioan agertzen baitzaizkigu. Esaterako, eta besteak beste, “Mari Xor”, “Blanca Nieves”… Mundu guztikoak dira ipuin horiek. Duela gutxi agertu zen kalean Julio Camarenak Maximo Chevalierrekin idatzitako liburu bat, “Catálogo Tipológico del Cuento Folklorico Español-Cuentos Maravillosos”. Laurehun baino gehiago guztira. Kontu guztiei jartzen die non agertzen diren beren antzekoak. Tartean euskaldunak, noski.
Oso urruti joan beharrik ere ez zuen izan ipuin ederrak entzun eta dastatzeko. Elkarrizketa horretan bertan aipatzen du arto zuritzean giro ona egon ohi zela kontuak esateko. Era berean, kontuak urtetik urtera berdintsuak izaten zirela baina alde handia zegoela batek konttau edo besteak kontatu: “Bazen gure auzoan itsu bat. Mikelete sartzeko zebilela itsutu omen zen, mina-zulo batean tiro bat ustegabe lehertu zitzaiolako. Hark doai berezia zuen kontuak kontatzeko. Gu ahoa zabalduta egon ohi ginen hari entzuten. Berak ez zigun behin ere esan nolaz itsutu zen. Nik uste dut zerbait ikusten zuela. Bizarra moztu behar zuenean, ispilua jarriko zuen aurrean eta kandela bat piztu”.
Kontaera bera da ederra. Grazia aparta du Joxe Arratibelek esan behar duena esateko. Gazteek eta helduek leitzeko moduko ipuinak dira liburuan bildutakoak; edo nahi izanez gero, norbaitek ahots sendoz irakurtzeko modukoak. Joxe Arratibelek tradizio bati eusten dio, gure ahozko literatura gal ez dadin. jarraitzaile da, neurri handi batean, Azkue, Barandiaran, Satrustegi, Azurmendi eta horrelakoena.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi