kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Batita haundia / Daniel Landart / Kutxa Fundazioa, 1994

Hiltzorian dagoen mundua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-11-26

Urtero bezala atera berri dira aurreneko urtean Irun Saria irabaztea merezi izan zuten hiru liburuak. Badaezpadaere gogora ekarriko ditugu hiru idazleen izenak. Rufino Iraola, ipuinaren arloan; Karlos Zabala, poesiarenean eta Daniel Landart, eleberriarenean. Karlos Zabala izango da hirukote horretan ezezagunena; izanez ere, beste biek urte piloa daramate lanean euskal kulturan eta euskal letretan. Mende Akabera du izenburu Karlos Zabalarenak; Batita Haundia, Daniel Landartenak. Rufinorenak izenburu sujerikorragoa du: Dena dago zatitxo baten baitan.

Batita Haundia oroitzapenez betetako liburua da, bera da oso-osrik hartuta oroitzapen bat. Ez dakit idazlearenak berarenak ote diren edo inguroko norbaitenak. Baina horrek ez du axola handirik. Batita gizon adinean sartuxea dugu (Juan Garziak esango lukeen modura) eta bere adineko guztiak hiltzen ari direla ikusten du. Herria ere ez da berak ezagutu zuen modukoa; aldatzen ari da. Lehen ez ziren ohiturak sartu zaizkie, telebista eta beste batzuk, alegia. Eta oso lekuz kanpo ikusten du bere burua. Gaitzak estutzen duenean eritetxera (zein hurbil dagoen Eritetxea Heriotetxetik) eramango dute eta han hasiko da bere biztzari errepaso ematen. Burutik pasako zaizkio unerik alaienak eta pozgarrienak eta, horiekin batera, tristeenak. Baina berak bere bizitzari buruz zuen ikuspegia aldatu egingo da eritetxean Martin Ibar ezagutzen duenean.

Hori da liburuaren gaia, eta askoz gehiago ezin da esan liburuari buruz. Kontatzeko modua ez da oso lineala, baina bai nahiakoa sinplea. Begietara eta burura dakarkigun mundua hilda dago, edo hiltzorian, Batita Haundia bezala. Horixe da liburuaren metaforarik nagusiena. Bestalde, eta beste kontu batzuetara limurtuz, liburu honen meritu bakarra darabilen hizkuntza dela esango nuke. Zaindua da, dudarik ez, ezezaguna hegoaldekoentzat. Onomatopeiez beteta dago liburua, eta horko hiztegia arraro samarra egingo zaio bestaldeko literaturan barneratu ez den inorri. Hori da esan daitekeena. Herri honetan literaturaz ezin hitz egin daitekeenean, zuzen-zuzenean hizkuntzaz hitz egiten da.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak