« Ironia | Saizarbitoriari buruz »
Sargori / Pello Lizarralde / Pamiela, 1994
Samurtasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-09-03
Sargoriarena ez da liburu honetan izenburu konkretoa jartzeko aitzakia. Sargoriak liburu honetako giroa adierazten du; kontakizun guztiak izerdiz bustitzen ditu. Kontakizunak (testu hitza erabiltzen dute arituek) baitira liburu honetako gehienak, ipuinak bainoago. Dena dela, baten batek galde dezake zein aldea dagoen kontakizunaren eta ipuinaren artean. Neronek ere ez dakit oso zehazki, baina zerbaitek esaten dit, irakurritakoaren esperientziak, ipuinetako desarroiloa ezberdina izaten dela. Bideoklip bat laburmetraia batekin alderatzea bezalakoa dela iruditzen zait. Bideoklipak ez du zergatik kontatu behar ezer, musikaren babesean eta musika promozionatu eta bultzatzeko sortua da. Kontakizun batek giroa ekar dezake orrietara eta horrekin betea luke bere zeregina. Ipunak, nire ustez, zerbait gehiago eskatzen du.
Giroarena aipatu dut lehenxeago. Giro sargoria sapa da irakurleak liburuan somatuko duen ezaugarrieik behinena, eta giro horren pean desarroilatzen dira kontakizunak. Irudi batetik sortuak dira: izan daiteke karretera ondoko taberna batean eserita zegoenean ikusitakotik. Izan ere, karreterak eta tabernak, liburuan sarri agertzen diren tokiak baitira. Irudi horien deskribapenak dira, gehienetan, kontakizunak. Salbuespen bi aipatuko nituzke. Badira bi kontakizun, desarroiloz eta izatez beste neurriak dituztenak, eta ipuintzat har daitezkeenak. Bata, “bazterretik” izenburua daramana, mendian agertu den urkatuarena kontatzen duena. Eta bestea, “azpian” izeburua daramana, haur batzuek elkar maite eta mendian aparteko tokian dagoen bikoetekiko krueldadea kontatzen duena, samurtasun handiz kontatu ere. Eta samurtasuna da kontakizun guztiei dariena, izerdia balitz bezala.
Besteak, esan bezala, irudi zenbaitzuen deskribapenak dira. Pello Lizarraldek pertsonaiak ikusten edo imajinatzen ditu, haiengandiko zerbait egiten zaio deigarri. Izan daiteke ibiltzeko manera. Izan daiteke ikusten duelako haiengan zerbait gozoa, barnekoa, ahula, emea. Pertsonaiak ez baitira ohikoak; haurrak, emakumeak, gizonezko markatuak. Marjinatuak, alegia. Haiei segitzen die kamara batekin balihoa bezala. Mugimendua dute kontakizunek, haiek irakurriz aditzen ditugu pertsonaien ahotsak, usaintzen haiek usaintzen dituzten usainak, ikusten haiek begira ari direna. Zehatza da Pello Lizarralde. Horixe dela esango nuke haren meritorik handiena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi