« Samurtasuna | Eskaintza interesgarria »
Egan (1994-1) / Askoren artean / Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 1994
Saizarbitoriari buruz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-09-10
Luis Mari Mujikak eta Gillermo Etxeberriak kudeatzen duten aldizkari honen atal berria kaleratu zuten orain duela hilabete batzuk: maiatzean edo, udaberri partean alegia. Nik neuk ez diet meritorik ukatuko, bizi ditugun garai hauek ez baitira aproposoenak literaturarentzako; are gutxiago literatur-aldizkariak kaleratzeko. Aldizkariaren ardura hartu duten bi boluntarioek mantendu izan dute “Egan” zaharraren egitura. Aldizkarian lekua dute saiakera-lanek, sorkuntza-lanek, itzulpen-lanek, bitxikeriek eta literatur-kritika laburrek. Aro berriei egitura berriak dagozkielakoan nago, eta neure zalantzak ditut “Egan” berriaren egituraketari buruz. Hala ere, arduradunen alde esan beharra dago euskaldunok ez dugula literatur-aldizkari askotxorik eta daudenek merezi dutela literaturzalearen onespena ez bada, keinu konplize bat bederen. Egia ere bada daudenak mantentzeko adina material literario aurkitzea ez dela beti erraza izaten. Eta horregatik agertzen dela betelan asko. Eta sinesten ez duenak galde beza.
Lan interesgarriak datoz ale honetan. Aipatzeagatik aipatuko nuke Mari Jose Olaziregik idatzitako saiotxoa: “Ramon Saizarbitoriaren nobelagintza: ixiltasunera daraman bidea”. Azkenaldi honetan berpiztu egin da Ramon Saizarbitoriaren lan literarioari buruzko interesa eta hori, besterik ezean, ona da, iruditzen baitzait oraindik indarrean dagoela haren obra. Beste gauza bat da haren nobelei buruzko azterketa asko eta asko ilungarri gertatzen direla, argigarri izan beharrean. Baina ez dut hori lepora dakiokeenik lan honi. Pello Esnalek uztapideren bertsogintzsari buruz idatzi du, eta ez da lehendabiziko aldia. Piarres Xarritonek literatura tradizioa Iparraldean aztertzen du. Eta bada beste saio moduko bat, bitxikerien artean aipa daitekeena: Rogert Idiarten “Manez bat Xiberuko pastoralaz mintzo”.
Sorkuntza-atalera joaten bagara, erraz konturatuko gara nagusi direla poetak. Jon Iriberriren, Sebastian Garcia Trujilloren eta felipe Juaristi deitzen den baten poemak dakartza-eta aldizkari honek. Gustatu zaizkit Jon Iriberrirenak. Beste bien poemekin neure dudak ditut.
Xabier Azurmendik kontu politak ekarri ditu Zegamatik hartuak. Otsoarenak zoragarriak dira, eta adierazgarriak oso. Garai bateko pentsakeraren eredu dira.
Gainerantzean, itzulpenak eta liburuei buruzko iruzkinak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi