kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Kameliadun Dama / Alexandre Dumas (Iñaki Azkune) / Erein, 1993

Erromantizismoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-03-05

Alexandre Dumas, izen-abizenekin, ospetsua da frantses literaturaren esparruan. Baina ez da aitarekin nahastu behar semea. Aita, ezaguna izatez gain, aberats izatera ere iritsi zen bere liburuekin. “Kameliadun Dama” idatzi zuena semea bera dugu, eta neurri handi batean bere bizitzako pasarte bat kontatzen digu eleberrian. Izan ere, seme hori, aita bezain emakumetarako eta ardotarako joeraduna, etxekalte samarra omen zen, eta emakume kortesau batekin, gaurregun emagaldu deituko luketen batekin, txoratu omen zen. Maitasun istorio honek ez omen zuen urtebete baino gehiago iraun, haserretu baitziren elkarrekin, emakumeak amoranteari diru gutxi zuela leporatu zionean.

Alexandre Dumas semea, etsipenez beterik geratu zen jakin zuenean berak maite zuena ez zela gehiago haren maitalerik izango eta hari buruzko oroimena uxatu nahian edo hasi zen idazten. Lehendabizi poema moduko batzuk, Gaztaroko Bekatuak, izenburupean argitaratuak (hamalau ale baino gehiago ez zuen salduko, eta pozgarria da berri hori jakitea gaurko poetak asalda ez daitezen saltzen dutena ikusi ondoren). Ondoren, Espainiara bidaia bat egin zuen, eta Parisa itzultzean esan zioten hila zela emakume hura. Harenak ziren objetuak enkantera atera omen zituzten eta Alexandre Dumasek erosi ahal izan zuen aspaldisko berak emakumeari oparitu zion Manon Lescaut liburuaren ale bat. Emakumeari lurra eman zioten Montmartreko hilerrian. Oraindik ere hantxe dago haren lekua, egunero berritzen diren kamelia-sortez inguratua. Haren izena, Alphonsine Plessis.

Arrakasta handia izan zuen eleberri horrek, jende askorengana iritsi zen, makina bat malko isuri zuten batez ere emakumeek hura irakurtzean, baina egia esan behar baldin bada, ez da bere literatur-kalitateagatik izan liburu hau ezaguna. Izpiritu erromantiko baten adiera da, emakumeei maitasunagatik edozer gauza eskatzen zitzaienekoa, eta alde horretatik pertsonaiak, Margarite Gautier famatuak, ez du alde handirik Madame Bovaryren ondoan, baina bai dagoela distantzia hori baino askoz gehiago Flauberten eta Alexandre Dumas semearen artean.

Dena dela, uste dut, errepresentatiboa delako, mundu guztiak irakurri beharko luke liburu hori, garai bateko testigantza ezinago fidela ekartzen baitigu. Eta euskaraz txukun itzulita dagoenez, hauxe izan daiteke aukera.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak