« Bo bo, ez diagu gauza onik | Oraingoz azkena »
Gizona bere bakardadean / Bernardo Atxaga / Pamiela, 1993
Pertsonaiak beren bakardadean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-01-08
Bernardo Atxagaren azken nobela honek zeresan ugari ekarriko du, ohituta ez geunden mundu baterako ateak irekitzen baitizkigu. Oso ezberdina baita liburu hau, orain arte Bernardo Atxagak idatzi dituenekin alderatzen baldin badugu behintzat. Nobela da, kontzeptoaren adiera betean, egoera unibertsal batean giza-banakoen edo indibiduoen konportamendua adierazteko generoa
Pertsonaiarik nagusienak euskaldunak dira, lagunak edo adiskidetasun izenez dei daitekeen harremanaz lotuak elkarren artean. Iragana ere antzekoa dute: borroka armatua, gartzela, amnistia eta azkenean, Barcelonako inguruko hotel baten jabe dira. Hotel horretan gordetzen dira Jon eta Jone (ETAkoak dirudienez), eta hotel horretantxe daude Poloniako futbol-selekzioa osatzen duten gizon-emakumeak (tartean emakume bat baitago, interpretaria bera). Hori, garbi dago, eszenarioa besterik ez da, ezen nobela honek berdin-berdin funtzionatuko bailuke pertsonaiak beste inongoak balira, nobelan zehar dagoen biolentziari buruzko erreflesioa orokorra baita eta ez leku konkretu batekoa; eta indibiduala, norberari dagokiona (Carlos pertsonaiari, kasu horretan), eta ez kolektiboa. Ez du balio Euskalerriko arazoan sakontzeko. Baina seguruaski, horixe da nobela hau xarmangarria egiten duena: alde batetik, ezaguna egiten zaigu bertan deskribatzen diren hainbat eta hainbat egoera; eta bestetik, badakigu posible dela hori ere beste lekuren batean. Horixe da azken finean, nobela baten handitasuna, inongo ez izan arren inondartzat hartu ahal izatea.
Nobelako giroa nahikoa itxia da, espazio ttiki batean mogitzen dira pertsonaiak gora eta behera, antzerki bateko taula batean zuzendariak erabiliak bezala. Erritmoa ere nahikoa mantsoa da, detailerik txikienak ere kontutan hartzen ditu kontalariak, miniaturista baten lana betez, eta elkarrizketek indarra dute. Ez dira topikoak bat ere, mamitsuak baizik, konplejoak askotan, erreflesioz josiak. Eta ahotsak daude, ahots asko eta diferenteak, errealitatearen aniztasunaren adierazgarri. Nobela gisa biribila da. Den-dena dago lotuta, puzzle bateko piezak elkarrekin bezala (halakoxea da polizia-nobeletako tradizioa), eta ez dirudi ezer dagoenik sobera, deus ezer ez baitago, neurri handian, artifiziala ez denik, nobelaren biribiltasunaren zerbitzuan ez dagoenik.. Ez dut esan nahi polizia-nobela denik Atxagaren hau, pertsonaia nagusiak ez baitira poliziak, baina badago intriga polizial bat, ondo dosifikatua eta irakurlearen adiera pizten duena.
“Gizona bere bakardean” pertsonaia indibidualista baten kronika dugu. Bere nahi hutsa betetzearren, tragedia eragingo du. Greziarrek aspaldi, oso arriskutsua zela esan zuten norbera bere nahia betetzera bultzatzen duen grina gaiztoa. Bukaera tragiko horrek ematen dizkio heroiaren neurriak Carlos pertsonaia nagusiari. Eta bukaera hori da, aspaldian irakurri izan dudan bukaerarik lortuena.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro