kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskarak sorgindutako numeroak / Patziku Perurena / Kutxa, 1993

Numeroak eta jolasa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-12-31

Iazko Irun Hiria Literatur Sarian irabazi zuen liburu formatoan oraintsu argitaratu den lan honek Saiakera Arloko Lehen Saria. Bertako epaimahaikideek saiotzat jo izan bazuten lan hori, ni ez naiz hasiko hemen bazterrak nahasten. Koloreei buruz egina eta argitaratua du Patziku Perurenak beste lan bat, hura ere saioaren izenpean, nahiz eta neronek neure zalantzak ditudan saioa den ala ez azaltzerakoan. Baina neronenak direnez zalantzak, eta amodiaren gisa, oso pertsonalak, beraz, eta ez inori oparitzeko modukoak, isilduko ditut eta liburuan agertzen dena hartuko dut gaitzat, lerro batzuk sikiera bete ditzadan oraingoz.

Ondo egin du Patziku Perurenak bilketa lana. Handik eta hemendik jasoak dira biltzen dituen datuak, esaldiak, adibideak eta erreferentziak. Aipatzen du batzutan, oroitzen denean edo, haien iturburua, non bilduak diren edo nondik diren jasoak; bestetzutan, ordea, ez dago inongo adierazpenik, eta bateon batek pentsa dezake, halako adibideak ez ote diren egileak berak asmatuak izango, ez baitago jakiterik nondik hartuak diren. Esan nahi dut, Patziku Perurenak aipatzen badu halako edo holako kanta bat aditzen zuela txikitan eta hura ekartzen duela gogora, fidatu behar dugu nahitanahiez haren memoria onaz. Eta seguru gaude

memoriak ez diola hutsik egingo, gaztea baita oraindik, eta memoria da gazte garaiko bertuteetako bat.

Ez dakigu, bestalde, zer frogatu nahi digun. Berak sarreran aitortzen digunez, euskaldunok numeroekin jolasteko trebezia handia erakutsi dugu geure historian zehar (esaten ez badu ere euskaldunok trebezia handia erakutsi dugu baita letrekin, hitzekin, enborrekin, harriekin jolasteko). Ez gara bakarrak munduan horretan, hizkuntza gehienetan ikasten dira hitz jokoak, numero jokoak, eta abar…. Patziku Perurena liluratuta ageri zaigu euskaldunon jolas horiekin eta badirudi den-denak erakutsi nahi dizkigula guri; eta hori da liburuaren meritorik handiena, adibideak ekartzen dituela ugariak; izan ere, haren teoria baita (teoria dei badiezaiokegu), galtzen ari garela berez genuen sena eta galtzen ari direla, hizkuntzaren kaltetan, jolasak numeroekin. Eta arrazoi osoa du, inork ez dio ukatuko. Hemendik aurrera, gai horretako urtean murgildu nahi duenak izango du materialea. Eta lan hori egin izana estimatuko diote geroko ikertzaileek Patziku Perurenari.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak