« Sexuaren artxipelagoan barrena | Gasna-bidea »
Rock'n'Roll / Aingeru Epaltza / Elkarlanean, 2000
Umore mingotsa Javier Rojo / El Correo, 2001-04-25
Aingeru Epaltza Lou Reed-en abesti batean oinarritu da eleberri honi izenburua (Rock’n’Roll) jartzeko. Izenburuak iradoki dezakeenak, ordea, ez dauka zerikusi zuzenik eleberri honetan kontatzen den istorioarekin. Esan daiteke nobela beltzaren parametroetatik hurbil sortutako kontakizun baten aurrean gaudela. Baina idazleak aurrera pauso bat egin du genero honek eskaintzen dituen osagai topikoak erabiltzean.
Istorioa (gorpuak eta kazetariak, lapurrak, poliziak eta ikertzaileak, mozkortiak eta sektak dituen istorio hau) ironiaz, eta baita parodiaz ere, janzten jakin izan du idazleak, pixka bat luzea den arren, oso gustora irakurtzen den eleberri entretenigarri bat egiteko. Protagonista, bizitza pertsonala hondatua duen Eduardo izeneko kazetari gizajoa, bere gaztaroko adiskideekin batera, heriotzara eta desengainua eramango duen abentura txoro batean nahastuko da, nerabezaroa aspaldi atzean utzi ez balu bezala. Narrrazio honetan itxurek bilbe iluna marraztuko dute eta Eduardo korapilo hori askatzen saiatuko da, askotan faltsuak gertatzen diren hipotesiak planteatuz. Umorea eta mingostasuna, bietatik zerbait duen istorio honi, bestaldetik, mesede handia egin dio Epaltzak ohi duen idazkera barrokoa neurri batean moderatu izanak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez