« Ipuiak | Leialtasuna »
Kontu zaharrak / Joxe Arratibel / Erein, 1995
Tradiziotik hurbil Javier Rojo / El Correo, 1996-03-21
Askotan aipatu izan da euskaraz alde handia dagoela ahozko eta idatzizko tradizioen artean. Hau dela eta, funtsezkoa iruditzen zait Arratibelen Kontu zaharrak liburua. Idazlan honetan ipuin tradizional batzuk biltzen dira, baina ahozko tradizioan oinarrituta badago ere (idazleak entzundako istorioak dira-eta), ipuin “irakurgarriak” eskeini dizkigu. Hau da, ez du etnologia egiteko asmorik, eta testuak sistema estandarrean eskeinita daude. Dena den, istorioek ez dute galdu ahozko kontakizunen indar eta bizitasuna: irakurtzekoak badira ere, ozen irakur daitezke eta ahozko kontakizunen erritmoa mantentzen dutela nabarituko du irakurleak. Ipuin horietako batzuk oso ezagunak dira Euskal Herrian; beste batzuk, ordea, hemengoak ezezik edonongoak ere badirela esan daiteke. Izan ere, norbere tradizioan murgiltzea tradizio unibertsalera hurbiltzeko era bat da, besteak bezain ona, tradizio hauek gehienetan pentsatzen den baino hurbilago baitaude elkarrengandik. Ez dut artikulo hau bukatu nahi edizioari buruz zerbait esan gabe. Edizioa zaindua da, Antton Olariagaren marrazkiekin apaindua, eta idazleari berari egindako elkarrizketa bat hitzaurretzat daukana. Lehen esandakoari eutsiz, oinarrizko liburua da, zentzu askotan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez