kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Arpoi baten eran / Juan Bautista Agirre / Alberdania, 1996

Klasiko bat Javier Rojo / El Correo, 1996-07-25

Juan Bautista Agirre (1742-1823) euskal idazle klasikoen artean gaurkotasun handiena duenetako bat da. Bizi zelarik lan bakarra (Erakusaldiak) argitaratu zuen arren, hainbat eta hainbat idazki utzi zituen. Gaiak, euskal literaturan ohizkoa zen bezala, erlijiozkoak ziren. Bestaldetik, idazle moduan prosalari trebea ezezik narratzaile interesgarria ere bazela esan daiteke. Izan ere, bere idazki erlijosoetan etsenplu moduko istorioak tartekatzen zituen maiz; eta bere idazkiak pulpitotik irakurriak izateko pentsatuta zeudenez, ahozkotasunaren eragin handia izaten zuten bere narrazio hauek. Entzuna izateko idazten baitzuen eta honek bizitasun handia eman istorioei. Arpoi baten eran izenarekin argitaratzen den liburu honetan horrelako kontakizunen antologia eskaintzen zaigu, Inazio Mujika Iraola-ren ardurapean. Irakurle arruntaren neurriko testua dugu, hau da, gaurko idazkeran. Baina, edizioaren arduradunak liburuaren bukaeran ematen duen nota batek (“…oinarritzat bertsio bat hartu, eta beste bertsioekin osatu dugu”) duda piztu dit: zein puntutaraino irakurtzen ari gara Agirreren testuak, eta ez Mujika Iraolak Agirreren istorioetan oinarrituta sortutako testua? Alde honetatik, ohar argigarri batzuen falta nabaria da.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak