kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Laudanoa eta sutautsa / Edorta Jimenez / Txalaparta, 1996

Kostatik datoz, baina ez kostata Mikel Elorza / Argia, 1996-07-21

Bizkaiko Itsasoaren kresal-usaina darien sei ipuin aurkeztu dizkigu Edorta Jimenezek “Laudanoa eta Sutautsa” liburuan. Ez dira itsasoko haizeak jota, ordea, ipuin denak. Lehena, “Akitaniatik datorren berba berria”, familiarteko gorrotoan girotutako istorioa da, hiru pertsonaiek osaturiko betiko “triangeluan”, hizkuntza aldetik garai historiko hartako eguratsa lortzeko saio eginda. Julene Azpeitia saria irabazitako ipuina ona, baina bai pertsonaien definizioan eta batez ere giroaren islan biribilagoak iruditu zaizkit liburuko beste narrazio batzuk: “Epopeiak” eta “Zerutik infernura”. Baita “Azken fusila” Edorta Jimenezen eleberriaren oinarritzat, edo luzapentzat har litekeen “Itotakoen arrastoa” ere.

Kostaldeko giroa, gerra garaiko pasadizoak eta gerrak parte hartu zutenengan, galtzaileengan, landutako zimurrak, itsasoen enbatenak baino gogorragoak agian. Arin dabil hor Jimenez. “Zerutik infernura” aipatutako ipuinean ere, maitasunaren izaretan lotsa barik oheratuz.

Denetan, ordea, “Laudanoa eta sutautsa” ipuina da, biribilena. Aurrekoek gorputzaldi ona uzten diote irakurleari, idazleak jada hartua duen ofizioak irakurlea liburura lotzeko lain badira ipuinak, eta ez da gutxi. Hortik aurrera pasarteetan lortzen da jenialtasuna. Bilbon girotutako ipuin honetan, ostera, kalitatea pasarteetan ez baizik ipuin osoan nabaritzen da: egunkari zaharrak miatzen dabilen narratzailea, egunkarien kontakizuna luzaten duena: kontatzen zaigun istorioaren funtsa, ederki bilbatutako gertakizuna eta irakurleari oso egiazkoak egiten zaizkion giroak. “Manhattan” aurreko ipuin-liburuan batzuetan lortua, batzuetan ihes egiten ziona. Ofizioa goi mailako notekin gainditzen ari den idazle baten maila erakusten du liburuak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak