« Plaza berri, eder, bitorea | Nemesio Etxaniz gogoan »
Gerbault bakartia / Xabier Lizardi / Erein, 1996
Lizardi gogoan Javier Rojo / El Correo, 1996-09-26
Aurten ospatu da Lizardiren jaiotzaren mendeurrena, eta egokiera aprobetxatuz edo, liburuxka hau argitaratu da. Lizardi bezalako idazle bat beti harrigarria iruditu zait: Planteamendu estetikoetan (batez ere poesiari dagozkionetan) aurrerazalea izanik, beste alderdietan guztiz kontrakoa da. Eta hori nabarmen ikusten da Gerbault zeritzan itsasgizon bakartiari eskaintzen dion artikuloan. Gizon honek belauntzi batean eta bakarrik munduari buelta osoa eman zion eta gero esperientzia hori kontatu zuen liburu batean, zibilizazioaren kontrako jarrera azalduz. Testu hau Lizardiren poesian agertzen diren zenbait aipamen argitzeko baliagarria izateaz gain, Lizardiren antzeko jarrera azaltzeko ere balio du. Mendebaldeko zibilizazioa, nonbait, ez du gustokoa, jatorragoaren zalea izaki. Azken batean basati onaren mitoaren bertsio bat besterik ez da hau. Liburua osatuz, beste bi artikulo agertzen dira, biak abertzaletasunaren inguruan, eta zenbait puntutan, interes handikoak gaur ere: Funtsezko tesia abertzaletasuna kulturan oinarritu behar dela da eta ez politikan. Politika bigarren mailakoa da. Eta kulturan oinarritutako abertzaletasun honek bakearen bidea du berezko, behin baino gehiagotan Gandhi-z egiten dituen aipamenak lekuko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez