« Lagun baten omenaldia | Faro segak »
Argia sortzen den izartegia / Juan Ramon Madariaga / Alberdania, 1996
Paisaiak Javier Rojo / El Correo, 1997-05-29
Juan Ramon Madariagak 1996. urteko kritika saria irabazi berria du poema liburu honekin. Idazleak poesian ohizkoak diren funtsezko gaiak erabiltzen ditu bere lan honetan ere: amodioa, heriotza, naturaleza. Gai hauek errepikatzeak, ordea, ez du esan nahi topikoaren esparruan mugitzen denik. Ideia horiek giza esperientziari lotutako oinarrizko ardatzak direlarik, beharrezkoa zaigu behin eta berriro horietara bueltatzea, horien inguruan mugitzea, gaiak inoiz agortu gabe. Horregatik, eta liburuetan beti norberaren esperientzia pertsonaletik zerbait ere badagoelako, paisaiak horrenbeste garrantzia du hemen. Egileak berak adierazi duenez, liburuaren zati handi bat Hegoamerikan zehar egindako bidaietan idatzita dago eta hango paisaiak ere bere aldea edukiko du liburu honen osaketan. Paisaia lekua baino, sinboloa izango litzateke horrela. Eta honekin batera, erabiltzen duen idazkera poetikoak ere badu garrantzirik: idazkera estilizatua du, ekialdeko eta iparraldeko euskalkietatik hartutako elementu asko jaso dituena; eguneroko hizkera arruntetik urruti, baina inolaz ere kriptografiara heldu gabe. Idazkera bera ere, sinboloa dugu Madariagaren poesian, haren baitan beste mundu baten ametsa laburbiltzen da-eta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez