« War Euskal Herriko Antzerki Poower! | Sasoi guztietarako liburua »
Euskal kultura gaur / Joan Mari Torrealdai / Jakin, 1997
Euskal liburugintzaz Javier Rojo / El Correo, 1997-06-12
Euskal kultura gaur izeneko liburu honen azpitituloa ondo irakurri behar da bertan kontatzen dena bere neurri zehatzean hartzeko: “Liburuaren mundua”. Izan ere, Joan Mari Torrealdaik lan mardul eta ikusgarri honetan egin duena azken urte hauetako liburugintzari buruzko ikerketa kuantitatiboa izan da, urtero Jakin aldizkarian egin ohi duenaren antzekoa. Honi idazleei zuzendutako inkesta batean oinarritutako datu estatistikoak gaineratu dizkio, argitaletxe eta merkatuari buruzko datuak ere bildu dituelarik. Beraz, datu ugari eskaitzen digu liburu honek, gaurkotzat hartu ohi den aurkezpen batean: gai zehatzei buruzko lauki argigarriak, idazleei egindako argazkiak etabar. Liburua, ordea, lehenengo begiradan kontrakoa badirudi ere, mugatua da, nire ustez. Alderdi kuantitatiboa aztertzen oso zehatza bada, ezin gauza bera esan arazoaren alderdi kualitatiboa kontutan hartuz gero, hau praktikan alde batera utzi baita. Eta noizean behin kalitateari buruzko iritziak ematen direnean (adibidez, oso ikusgarria gertatzen da euskal idazle hoberenen zerrenda) idazleei zuzendutako inkestan oinarritzen da. Zenbakien sarean galtzeko arriskua dago, itxura hutsean geratuz, zenbakiek ezin isla dezaketen alde hori, kulturak berezko duena, ahaztekotan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi