« Euskal liburugintzaz | Bertsoak eta topikoak »
Gasteizko hondartzak / Xabier Montoia / Susa, 1997
Sasoi guztietarako liburua Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1997-06-15
Bost urte joan dira Montoiak “Emakume biboteduna” lan bikain hura kaleratu zuenetik: ez da harritzekoa ere, giza sentimenduen arakatze biribil hura edozein sortzaile barrenak hustuta uzteko modukoa baitzen. Eta tartean bere bakarkako diskoa. “Beti oporretan”.
Oporrak utzi eta itzuli da, ordea. Bilduma mardula da “Gasteizko hondartzak”, ia 300 orri hartzen baitute bere hogeita bi ipuinek. Eta trinkoa; izan ere, horixe baitu bereizgarri nagusia: ipuin guztiek badute lotura-hari bat, obrari esanahi eta estilozko batasuna ematen diotenak. Bi baliabide erabili ditu helburu horretarako: batetik, dena Gasteizen gertatzen da baina jarraipen bat eginez denboran zehar, lehenengo ipuina 1937an gertatzen baita eta azkena gaur egun, tartean 60 urtetan zehar apurka aurrera eginez, frankismoko aldi desberdinak, Franco osteko lehen urte nahasiak eta ondoko sistema berriaren finkatzea azalduz. Une historikoa ez da ipuinen muina, atzeko dekoratua baizik, pertsonaien arropa, irratiko kantak edo tabernako edariak bezala.
Bigarren baliabidea, pertsonaien bidezko lotura da: ez dira errepikatzen, baina ipuin guztietan agertzen da aurreko istorioko norbait, bigarren mailakoak aurrenekora iraganez eta alderantziz, bizitzan bertan bezala. Bizi izandakoaren inpresio sakon hori da irakurleari itsatsita geratzen zaiona: ispilu bat erabili duela Montoiak Gasteizko hiriaren historian eta hiritarren kontzientzietan barrena, argazki soziologiko zorrotzak bezain erretratu psikologiko sinesgarriak burutuz.
Uda girorako irakurketa aproposa dirudi liburuak izenburua ikusita; edukia irakurrita, berriz, urtaro guztietarako egokia, eta urte askoan erreferentzia izango dena gainera. Zorionak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi