« Sasoi guztietarako liburua | Umorezko literatura »
Oiuak / Basilio Pujana / Sendoa, 1997
Bertsoak eta topikoak Javier Rojo / El Correo, 1997-06-17
Inoiz ez dut uste izan bertsolaritza euskal kulturaren gordailurik garrantzitsuena denik. Askotan, bertsolaritza gertatzen den inguruari berari atxikiegia iruditu zait, hau da, sortu bezain laster desagertzeko jaioa, tradizio finkoa eratu ezinik. Gainera, Euskal Herriko topiko atzerakoienetakoekin erlazionaturik agertzen zaigu sarritan. Halaxe gertatzen da, nire ustez, Basilio Pujanaren bertso hauekin. Bizkaierazko bertso hauek gerra aurrean lurralde honetan egin ohi zen bertsolaritzaren jarraipen moduan agertzen dira. Eta ideologiaz behintzat, garai hartan gelditu dela ematen du. Abertzaltasun mota batean betidanik agertzen diren topikoak hemen ere berriturik ikusten ditugu: espainolek euskaldunak menpean dituztela; euskaltasunean aberria eta jainkoa (beste hitzetan, integrismoa) elkarturik daudela; lege batzuk jatorrizkoak direla, eta gizonek ezin dituztela aldatu, etab. Kritika soziala ere egin nahi duela dirudi batzutan, pobreen eta aberatsen arteko aldeak aipatzen direlarik, populismo errez baten bidez. Azken finean, behin baino gehiagotan adierazten denez, “eurak” eta “gu” bi talde zeharo desberdinetan gaude. Niri, ordea, ez zait batere argi geratu nortzuk diren “eurak” eta nortzuk “gu”.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui