« Bertsoak eta topikoak | Irudiaren indarra »
Kalamidadeen liburua / Joan Mari Irigoien / Elkar, 1996
Umorezko literatura Javier Rojo / El Correo, 1997-06-19
Euskal idazle askok umorezko literaturaren bideetan zehar jo nahi dutelarik, parodiaren autobide errezak aukeratu ohi dituzte. Gutxi dira ironiaren bidezidor zailago baina emankorragoetan sartzen ausartzen direnak. Horrela, umorezko lanak egin nahi dituztenean, txiste errezen moldeak nahiago dituzte gehienetan. Joan Mari Irigoien idazle garrantzitsua da gure artean, dudarik ez. Bere lanek arrakasta handia izaten dute eta berak urratutako bidean maisu dugu. Baina Kalamidadeen liburua izeneko eleberri honekin lan umoretsua egin nahi izan duenean, aipatutako bide errex horietatik joatea erabaki du. Ezin uka arrakasta eduki duela (hilabete gutxian bi argitalpen izan du eleberri honek), baina liburu hau idazterakoan gehiago izan ditu gogoan irakurleen txaloak, egiten ari zen eleberria baino. Eleberri osoa txiste luze bat besterik ez baita, denaren eta denen lepotik trufatzeko eginda dirudiena. Niri, ordea, bestelako moldeak gehiago gustatzen zaizkit umorezko lanak egin nahi direnean. Interesgarriagoa iruditzen zait adimenari lotuta dagoen ironia, zentzu gabeko txiste leloetan oinarritzen den umore ustekoa baino. Niri iritziz, liburu honetan Joan Mari Irigoienek txarto ulertu du irakurlea kontutan hartzearena.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi