« Umorezko literatura | Sasoi guztietarako liburua »
Poema antologia / Charles Bukowski (Josu Lartategi) / Susa, 1997
Irudiaren indarra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-06-21
Poeta bakoitzak idazten duen horren usaina darama bizi guztian; inoiz-inon gainetik kendu ezingo duena. Arropari, soin-atalei itsasten zaie, azal mintzetan sartu eta betiko geratuko da, poetaren ezaugarri. Seamus Heanyri lur usaina dario, lur beltz emankorrarena. Lizardiri sagar usaina hartu izan diot, erreginetarena, hain zuzen, dotore, fresko eta sarkorra. Eta Bukowskyri, esaterako, hiri amerikar bateko taberna xixtrin, ilunarena; alkohola eta tabakoaren sunda eza eta ezinarenarekin nahasian. Liluragarria, batzuetan; zorabiagarria, gehienetan.
Ez dut uste poeta handi hori poeta gisa oso ezaguna denik. Garai batean, modako kontuak zirela eta, gehixeago irakurriko zen, beste idazle asko, orain ahaztuak direnak, irakurtzen ziren bezala. Kerouac, Burroughs, Ginsberg… entzutetsuak ziren, istorio eta kontu diferenteak maite zituztenak haien zale ziren. Belaunaldi arazoa izango da, noski. Gurean, erreprimituen garai hurrun hartan, haize freskoari leiho zabal bat irekitzea bezalakoa zen Bukowski eta beste zenbaiten liburuak irakurtzea. Balio soziologikoa zuen haseran: irakurri behar zen irakurri behar zelako eta kito. Eta gero, balio literarioa erantsi zitzaion, kontatzen zuena baino sendoagoa izango zena azken batean: esateko modu bat, zuzena eta erretorikarik gabea.
Poesia ere halakoxea du Bukowskik, Lartategiren itzulpen polit honen bidez irakurri duguna behintzat bai: argia da, nahiz eta bertan askotan deskribatzen zaiguna iluna, zokoratua izan; ez da sentimentala. Egia esan, Bukowskik ihes egiten du sentimalismoaren topikeria guztietatik, eta batzuetan, halako lirismo printzak aurkitzen badizkiogu ere, gehiago dute zer ikusirik izaki marjinalek harengan sortzen duten lilurarekin, sentimentu zehatz, konkretu eta aitortzeko modukoren batekin baino.
Bukowskik istorioak kontatzen ditu bere poemetan ere. Horretan jarraitzaile asko izan ditu, bai Ameriketan nola gure artean. Bizitza pusketak dira, han-hemen borrokan: irudi kateatuak. Irudiak, metaforak bainoago. Hortik gutxi aurkituko du irakurleak, egia esan. Edozein momentutan gauzatuko direla dirudite irudiok, hainbestekoa baita haien indarra.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi