kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Poema antologia / Charles Bukowski (Josu Lartategi) / Susa, 1997

Bizitzaren poemak Javier Rojo / El Correo, 1997-11-19

Charles Bukowski izena entzutean halako irudi-triangelu bat sortzen da berehala buruan: literatura, sexua, alkohola; eta batek ez luke oso ondo jakingo zein ordenatan beharko jarri beharko liratekeen hiru elementu horiek. Bukowski (1920-1994) haurtzaro eta gaztaroan asko sufritutako pertsona izan omen zen eta triangelu horretan aurkitu omen zuen bizitzen irauteko indarra. Bere literatura zuzena da, apaingarririk gabea, erretorika eta estiloa ze arraio diren ere ez dakien horietakoa. Bere poemak, askotan, narrazio laburrak besterik ez dira, haserraldietan botatzen diren oihuak bezalakoak. Literaturan eta batez ere poesian edertasuna eta erromantizismoa bilatzen duenak ez dauka zereginik hemen. Zaldi-lasterketak, putak, bizitzako anekdota ziztrinak… hauek dira Bukowskiren poesiarako gaiak. Eta idazle hau irakurtzean beti halako sentsazio berezi bat gelditu zait. Oso erreza dirudi horrelako literatura egitea, baina lubaki gaindiezina dago Bukowskiren eta bere imitatzaileen artean: Bukowskiren literaturari eutsiz benetako bizitza dago; imitatzaileen kasuan, jarrera estetiko bat, marginatuaren papera jokatzearena, besterik ez. Bukowskiren literatura gustuko dudan bezain aspergarria iruditzen zait imitatzaileen literatura hori.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak