kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ipuin berdeak / Askoren artean / Eguzki-zaleak, 1997

Ekologismoa eta letrak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1997-11-15

Ipuin bilduma honen izenburua irakurtzen badugu, besterik gabe, beste detailetan erreparatu gabe, izenburuak anbiguotasunera eraman gaitzake. Eta liburu honen izenburua irakurri ondoren zuetako askori niri bezala irribarretxoa atera zaizuela ere ziur nago. Sentitzen dut. Ez da ipuin erotikoz osatutako liburu bat. Ez, liburuaren azaleko gari zelaiak ez du bestelako konnotaziorik.

Euskal literaturan zoritxarrez gai erotikoa duten lanak gutxi dira. Noizbehinka eleberri baten pasarte bat, edo orain Ostiela aldizkaria dira erreferentzia bakarrak. Egoera tristea da, eta ez dut uste arrazoia, soilik, euskal literaturaren egoera ezegonkorra denik. Nire iritziz, euskalduntasunarekin guk uste dugun baino harreman handiagoa dauka horrek. Hor ditugu, bestela, frogak, eta ez literaturan soilik, baita beste espresio artistikoetan ere. Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.

Baina oraingoan ere pozik egoteko arrazoirik bada. Hemen aurkezten dizuedan ipuin bildumaren gaia sexualitatea eta erotismoa bezain naturala eta onuragarria delako: ekologismoa.

Ipuin bilduma hau Eguzki-zaleak taldeak argitaratu du. Eguzki taldea ez da berria gure artean. Hala ere, baten batek ez baditu ezagutzen edo beraien jatorriari buruzko zalantzak baditu, beraiei emango diegu hitza aurkeztu daitezen: “Orain dela hamar urte, Hego Euskal Herriko 70 talde ekologista eta antinuklearretan ari ziren 300 lagun Iruñean bildu eta Eguzki sortu zen. Geroztik, Eguzkikideok hamaika arazori aurre egin behar izan diegu, beti ere gure lurraren defentsan”.

Geroztik beraien lana itzela izan da. Lurraren defentsan gelditu gabe ibili dira, eta asmo horretan jarraitzeko itxaropena, dute. Hala ere, orain beraien hamargarren urteurrena dela eta, gizartearen beste sektoreengana hurbiltzea erabaki dute: “Kultur munduko jendearekin ere lan egin beharra zegoela garbi ikusi genuen lehenengo momentutik beretik. Amankomuneko lan esparru posibleak, ordea, ez dira arrantzale edo nekazariekikoak bezain ebidenteak. Horregatik sortu zen ipuin liburu honen proiektua, ekologista eta letra jendearen arteko hurbiltze saioa —xume-xume baina— izan nahi duena”.

Hamaika dira proiektu honetan parte hartu duten idazleak. Gehienak oso ezagunak gure artean. Ezagunak eta kalitatezkoak. Ipuin guztiek irakurtzea merezi dute. Bakoitza besteetatik oso desberdina da, eta ipuinek ondo islatzen dituzte idazle bakoitzaren estiloa, nortasuna eta grinak. Ipuinak idazleen izenik gabe etorriko balira ere, erraza izango litzateke, umeen jokoen antzera, bi zutabeetan marratxoak egin idazle eta ipuinen artean eta hauen arteko harremana asmatzea.

Hainbat idazle dauden bezala, ekologismoaren inguruko ikuspegiak ere oso hainbat dira liburuan. Niri, bereziki, Harkaitz Cano, Juan Luis Zabala, Pako Aristi eta Joxean Agirreren ipuinak gustatu zaizkit. Eta bat aukeratzekotan, Aristirena aukeratuko nuke. Ez ekologismoaren sentsibilitatea bikain islatzeagatik, kontrakoagatik baizik. Ekologismoaren mugez hitz egiten du Aristik. Eta niri betidanik honelako bildumetan irreberenteak diren lanak gustatu zaizkit. Grouchoren marxismoa beharrezkoa da bizitzan ez ezik baita ekologian ere.

Zorionak, beraz, Eguzkiko kideei bai liburu honegatik eta baita egiten duten lanagatik ere. Eta bukatzeko Jon Maiaren bertsoak: “Gure ama den lurra / defenda dezagun / lurra dugu ama ta / Eguzkia lagun”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak