kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Euskal haur eta gazte literaturaren historia / Xabier Etxaniz / Pamiela, 1997

Ikerketa zabala Javier Rojo / El Correo, 1998-09-02

Gauza jakina da euskal liburuen produkzioan haurrei zuzendutako lanen garrantzia, hain handia, agi denez, non Euskal Herrikoak ez diren zenbait argitaletxek ere haurrentzako euskal liburuak argitaratzen hasi baitira. Horrexegatik, lanaren tamainagatik alegia, harrigarria da Xabier Etxanizek Euskal haur eta gazte literaturaren historia honetan burutu duen lana. Produkzio osoa, aztertu nahi izan du, lehenengo idazlanetatik hasita oraintsu arte, jatorrizko liburu eta argitalpenak, erdal idazlanen euskal itzulpenak eta itzulita egon gabe orokorrean garrantzitsutzat hartu ohi diren erdal lanak kontuan hartu dituelarik. Ikerketa hau burutzeko, hiru garaitan banatu du produkzio hori (hasieratik 1940.era arte; 1940.etik 1980.era arte; 1980.etik 1996.era arte). Lehenengo bietan kronologia izan da liburuak aztertzeko ardatza. Azken zatia generoen eta gaien arabera ikertu du eta egituratuago dago. Gaiari hurbiltzeko oinarrizko lana iruditu zait (eta egia esan, oinarrizkoa baino areago), kontsulta liburu moduan ere oso erabilgarria, aurkibide eta taula egokiek horretan laguntzen dutelarik. Lan honekin, eta idazle beraren Haur eta gazte literatura liburu teorikoarekin irakurleak badu non bilatu gai honi buruzko informazioa.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak