kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Harrien lauhazka / Iñigo Aranbarri / Susa, 1998

Sinboloen amaraunean Javier Rojo / El Correo, 1999-03-03

Hasieran poema-liburu honetan irakurleari arreta erakartzen diona idazleak esku artean darabilen sinbolismoa da. Sinbolismo aberatsa, landua, zenbaitetan surrealismotik hurbil dagokeena, abangoardiatik gertu, edonola ere. Baina sinbolismo honek ilundu egiten du poemen edukia. Inpresioak, sentsazioak gelditzen zaizkio irakurleari, tonuak; baina honelako sentsazioak nekez kontzeptualiza litzake ideietan. Honek, bestaldetik, poesiari buruzko galdera orokor batera garamatza: Zer egin behar du poesiak? Bestela adierazten ezinezkoa dena azaldu ala mezua (zein ordea?) izkutatu errekurtso estilistiko-erretorikoen bidez? Poema gehienak ildo horretatik badoaz ere, badaude, dena dela, bestelakoak. Adibidez, anekdota baten gainean oinarriturik narratiboagoak diruditenak, edota euskalduntasunaren inguruan aritzen direnak. Zenbaitetan oroimenaren alde ere egin nahi dela dirudi. Baina hauetan ere ez dira falta sinbolismo landu eta pertsonal horren aztarnak. Poeta honi buruz hermetikoa dela esan izan da eta, nire ustez, arrazoi osoarekin. Izan ere, azkenean irakurleari (ni naizen irakurle honi) zerbait itzuri zaiola iruditzen zaio, aipamenak ilunegiak direla eta, sinboloen amaraunean kateaturik, ezin duela liburuaren muineraino iritsi.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak