kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Gerturik daukagu odola / Joxean Sagastizabal / Pamiela, 1999

Euskal odola Javier Rojo / El Correo, 2000-02-02

Joxean Sagastizabalek esanahi berria aurkitu dio “odola eman aberriaren alde” esaldiari Gerturik daukagu odola izeneko nobela labur honetan. Betidanik probokazioan gustora ibili da idazle hau, eta zenbait gauza hain serio eta traszendente hartzen dituen herri honetarako halako jarrera bat erakustea eskergarria dela uste dut. Honetan, Sagastizabalek euskalduntasunaren funtsa eta muina non dagoen aurkitu du… non eta RH- odolean daramate euskaldunek euskara ikasteko gaitasuna. Honek bidea ematen dio idazleari nobela labur barregarria egiteko, metaforikoki esan ohi dena hitzez hitz hartuz gero sortuko litzatekeen egoera absurdoaren lepotik. Honela, banpiroen istorio erotiko dibertigarria gauzatu du idazleak, egoera parodikoz beteriko kontakizun irakurterraza. Sagastizabalek irakurle euskaldunei beren buruaz barre egiteko aukera eskaini ohi die bere idazki gehienetan. Izan ere, umorea, inguratzen gaituen egoeratik babesteko lanabesa egokia izan daiteke. Egia da nobela txiste errezen intraszendentzian mugitzen dela, baina liburu honek ez du bestelako gauzarik eskaintzeko asmorik, eta alde honetatik ondo baino hobeto betetzen du bere funtzioa. Barre eragitea oso gauza serioa da, eta Sagastizabalek badaki nola egin.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak