« Esentzialaren bila | Hiriaren bizitza »
Pasaia blues / Harkaitz Cano / Susa, 1999
Mamuen amarauna Javier Rojo / El Correo, 2000-05-03
Harkaitz Cano bere belaunaldiko idazlerik interesgarriena da, nire ustez. Bere adina gora-behera (1975ean jaioa da), hainbat liburu idatzi ditu poesia, ipuin eta eleberriaren arloan. Baina beste idazle gazteekin gertatzen denaren iruntzitara, eleberriak idazterakoan erakutsi du Canok bere trebeziarik handiena. Pasaia blues alor honetan burutu duen bigarren lana dugu. Itxuraz, intrigazko eleberria egin du, non kontatzen baita nola ertzain batzuk eta terrorista batzuk katu eta saguaren jolasean aritzen diren, elkar harrapatu nahirik. Hau, dena dela, eleberriaren mozorroa baino ez da. Pertsonaiek zerbait bilatzen dute, bai, baina bilaketa honetan beraien mamuen amaraunean harrapatuta geratzen dira, eta hauxe da nobelaren funtsa. Pertsonaiek pentsatzen dute istorioaren protagonistak direla, xake-partida baten jokalariak, nolabait esateko. Baina, benaz, jokalariak ez, piezak besterik ez dira. Narrazioa hari askotatik zabaltzen da eta azkenean badirudi hari hauek guztiak lotu eta amaiera koherentera heldu dela, irakurlearen neurriko amaiera eroso eta orekatura, alegia. Baina zerbait siniestroa dago amaieran, koherentzia ere itxura hutsa ote den susmoa. Liburu hau irakurrita, argi daukat Harkaitz Cano nobelagile bikaina dela.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi