kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra / Erein, 1999

Esentzialaren bila Javier Rojo / El Correo, 2000-04-26

Behin batean honela laburtu omen zuen ikasle batek Gerra eta bakea nobelaren argumentua: bertan kontatzen da nola emakume bat gizon batekin maitemintzen den, baina beste batekin ezkondu. Halako zerbait esan daiteke Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberriaz: hiru pertsonaiaren inguruko istorioa, bi gizon eta emakume bat, erpin nagusia, ikuspuntuaren pribilejioa duena emakumea delarik. Argumentu hau, ordea, ez da eleberriaren osagairik interesgarriena, azken finean betiko argumentua, milaka aldiz kontatutako istorio berbera baita. Izan ere, istorio osoak testu bat eraikitzeko aitzakia baino ez dela dirudi askotan, nobela honetako punturik garrantzitsuena bere testutasuna da-eta. Hizkuntzaren aldetik sinplea dirudi, baina, dudarik gabe, elaborazio handiaren ondorioa da nobela, langintza honetan, esentziala ez den guztia alde batera utzi delarik. Eta esentzialaren bila, kondagintzaren ohiko osagaiak ere (jazoerak, pertsonaiak, etab.) lausoturik bezala gelditu dira emakumearen ikuspuntua erakusteko erabiltzen den pentsamenduen segidaren atzean. Nobela hau kontamoldearen alde ausardi handiz egindako apustutzat har daiteke, baina honelako kasuetan gertatu ohi denez, apustuak interesgarri bezain arriskugarriak izaten dira.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak