kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gainontzekoa, kontuak dira / Karmelo C. Iribarren / Erein, 2000

Bazter batetik Javier Rojo / El Correo, 2000-07-05

Karmelo C. Iribarrenen poema batzuen euskal itzulpena agertu da Gainontzekoa, kontuak dira izenburupean. C. horrek misterio punttu bat ematen dion idazle honen olerkietan atentzioa ematen duen lehengo gauza poemen biluztasuna da. Elementu erretorikoak alde batera utzita, gertaerak eta sentimenduak beren hartan azaltzen ditu, hitzen atzean izkutuan (askoren poesian hitzak berak dira kartzelari) gera ez daitezen. Errealitaterik hurbilen eta arruntenetik anekdotek osatzen dituzte poema itxuraz sinple hauek, baina ezin defini dezakedan halako indar batez horniturik, giza-kondizioaren azalpen gardena emateko gauza dira. Irabazleen neurriko mundu ikusgarri batean, bestelako ikuspuntua eskaintzen dute, irabazleen taldean inoiz egongo ez direla dakitenen ikuspuntu etsitua, alegia. Esaldi batean labur liteke jarrera hau, Iribarrenek esaten duen beste bat zertxobait aldatuta: hogei urterekin mundua jateko prest zaudela ematen du; berrogeirekin nahikoa duzu munduak zu jaten ez bazaitu. Sentimendu honen inguruan bildutako poemak dira, non berriro frogatzen baitzaigu poesia genero marginatua ez ezik, gehienetan literaturan marginatuen generoa ere, salbuespenak salbuespen, salmenta zerrendetan inoiz agertuko ez diren horiena, badela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak