« Bidegurutzean | Bizitzaren bazterrean geratzen diren kontuak »
Ulises / Homero (J.K. Igerabide, ed.) / Erein, 2000
Zahar eleberrituak Javier Rojo / El Correo, 2000-12-06
Juan Kruz Igerabidek Odisearen gaia hartuta Homerok idatz zezakeen eleberria plazaratu digu. Izan ere, idazle euskaldunak epopeia grekoan agertzen den istorioa birkontatu du gazteentzako abentura nobela bailitzan. Lehenengo eta behin, esan behar da honelako egokitzapenak interesgarriak izan daitezkeela baldin eta irakurle gazteak literaturara hurbil daitezen nahi badugu, hau da, garrantzitsuena irakurleak eta literaturzaleak sortzeko asmoa bada. Beste idazlan batzuetara heltzeko zubiak dirateke klasikoen egokitzapen hauek. Honelako idazlanek duten berezko literatur balioak, ordea, eztabaidagarriak iruditzen zaizkit. Istorio bat, literatur diskurtso batean gauzatzen denean bihurtzen da literatura, eta, Homeroren kasuan, Ulisesen abenturak epopeia batean islaturik ikusten ditugunean gaude literaturaren aurrean. Istorio horri berezko diskurtsoa kentzen badiogu, abentura nobelatxo bat baino ez zaigu geratzen, nahiko nahasia, argumentuaren aldetik, eta kontaerak berez behar duen erritmoa galduta. Kontua ez da originala egokitzapena baino hobea izatea, baizik eta bi testu-mota oso desberdinak direla, argumentua berbera izan arren. Istorio interesgarria beharrezkoa izan daiteke eleberri bat egiteko, baina ez da nahikoa izaten.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi